Unai Zubeldia
Indarra eta goxotasuna nabari dira Elisa Alvarezen hitzetan (Donostia, 1977). Diagnostikorik gabeko pazientea da, eta bizitzaren trabei izkin egiten ari da 14 urte zituenetik. Gaixotasun Arraroen Nazioarteko Eguna da otsailaren 28a, baina, zer daukan ez dakiela, are egoera zailagoan dago Alvarez. Apaltasuna eskatu die erakundeei, eta enpatia gizarteari.