Gizartea

Hitzarmena erdigunera, “arreta ona bermatzeko”

Hitzarmena erdigunera, “arreta ona bermatzeko”

Miren Garate

Asko kezkatzen gaitu enpresa hau izaten ari den gainbeherak, bai arretaren kalitateari dagokionez, bai autoritarismoari dagokionez". Txema Kortabarria ELAko ordezkariaren hitzak dira, eta Aita Menni osasun zentroari buruz ari da. Aldamenean ditu hango bi langile eta ospitaleratuta dagoen paziente baten senide bat —ez dute izenik eman nahi—. Hitz horiek arrazoitzeko, hainbat adibide aipatu dituzte haiek: "Erizainik ez dago, eta haien lana egin behar izaten dugu askotan laguntzaileok: adibidez, medikazioa eman, baina guretzat ardura handia da, ez delako berez gure lana"; "pastillaz betetzen dituzte pazienteak, eta lerdea dariela izaten dituzte, horrela ez dutelako molestatzen, eta molestatzen ez dutenez, ez dute ezer egiten, eta hori haien kontura negozioa egitea da"; "gure unitateko psikologoa gaixoaldian egon da, eta pazienteak hiruzpalau hilabete egon dira psikologorik gabe".

Bizitokia kolokan

Bizitokia kolokan

Karmele Uribesalgo

Hernaniko Sagastialde auzoko hamalau familiak etxea uzteko jakinarazpena jaso dute. Bizitoki dotazionaletako maizterrak dira. Bost urteko kontratuak zituzten, eta, epe hori pasatuta, etxeak utzi beharrean daude. Hasiera batean, gazteen emantzipazioa bultzatzeko sortu ziren etxeok, baina askotariko egoeretan dagoen jendea sartu da; besteak bete, 70 urtetik gorakoak, guraso bakarreko familiak, tratu txarren biktimak, adimen urritasuna dutenak eta gaixotasun mentalak dituztenak. Azken batean, ohiko etxebizitzen alokairua ordaindu ezin duten familiak. COVID-19ak eragin duen egoera dela eta, Eusko Jaurlaritzak sei hilabeteko luzapena onartu die. Dena den, Etxegabetzeak Stop plataformak eskatu du behar den moduko irtenbide bat emateko.

Gozogintzaren agur gazia

Gozogintzaren agur gazia

Beñat Alberdi

Ilara luzea zegoen joan den irailaren 27an Elgoibarren Muruamendiaraz gozotegiaren aurrean, denda ez ikusteko bestekoa. Mertxe Muruamendiarazek ere, urteak erretiratuta daramatzan arren, lanera sartu behar izan zuen. Arrazoia ere ez zen makala. Izan ere, horrenbeste apetitu asebete dituzten pastelak jateko azken aukera zen. Ez zuten elgoibartarrek soilik osatzen kalean behera luzatzen zen errenkada. 85 urtean irabazita zituen gozotegiak Debabarreneko eta Debagoieneko biztanleek sabelak. Gozogintzak, dena den, badauka bere zati gazia.

Izena duten kaleratzeak

Izena duten kaleratzeak

K.U.
Leire Martinek 26 urteditu, eta 60 urteko amarekin bizi da Hernanin,S agastialdeko etxebizitzetan. Ama langabezian dago,eta 400 euroko diru laguntza jasotzen dute hilero. Azkeneko hilabeteetan kezka bat dute buruan biek: abenduan etxea utzi beharko dute.

Euskarazko lezio zaharrak

Euskarazko lezio zaharrak

Kerman Garralda Zubimendi

I rakasle berria heldu zen Idiazabalera 1884. urteko maiatzaren 13an: Prudencio Iraeta Sudupe. Harekin, aldaketa handia etorri zen, eskolak euskaraz ematen hasi baitzen. "Erabakia badirudi Iraetaren pertsonarekin oso lotuta dagoela", azpimarratu du Iñaki Arriaran Idiazabalgo zinegotziak. Elizaren hurbileko gizona zen, eta Elizan euskara sarri erabiltzen zen doktrina ulertarazteko. Joera hori hezkuntzara egokitu zuen Iraetak. "Ez dakit horren ezohikoa zen. Seguruenik, Gipuzkoako herri txikietan bereziki, eskolak euskaraz izango ziren", adierazi du Arriaranek.

“Ezinezkoa izango da gaur egungo baldintza horietan irautea”

“Ezinezkoa izango da gaur egungo baldintza horietan irautea”

Miren Garate

Irailaren 8ko gauean, kiskali egin zen Moriako (Grezia) errefuxiatuen kanpalekua, eta larrialdiko janari bilketa antolatu zuen Zaporeak elkarteak Euskal Herri osoan —Gipuzkoako 23 herrik hartu zuten parte, tartean Donostiak—. 100.000 kilo elikagai baino gehiago jaso zituzten, eta erantzunarekin pozik daude antolatzaileak. Hala ere, errefuxiatuen egoera oso larria dela nabarmendu du Irati Azkue (Getaria, 1981) komunikazio arduradunak.

<

Arrakala digitalik ez egoteko, sare neutroa

Arrakala digitalik ez egoteko, sare neutroa

Miren Garate

Konektatuta daudenen eta ez daudenen arteko arrakala gero eta handiagoa bihurtzeko arriskua bistaratu du COVID-19ak. Eta teknologiak gero eta indar handiagoa duen garaiotan, telekomunikazio enpresa gutxi batzuk hartzen ari diren indarra ere kezka iturri da. Adar asko ditu gai honek —zibersegurtasuna, pribatutasuna,...— , eta horietako bat da azpiegiturena, ezinegona eragiten baitu zuntza, antenak eta Interneterako sarbidea bermatzen duten bestelako baliabideak kudeatzeko eta sortzeko ardura haien mende egoteak. Hein batean, bi kontuei heldu nahi die Zumaiako Udalak martxan jarri berri duen proiektu batek. Egunotan hasi dira zuntz optikoa sartzeko lanekin, eta herri osora hedatuko dute sarea, baita herrigunetik kanpo dauden auzoetara ere —Oikia, Narrondo eta Artadira—.

Etorkizuna irudikatzen

Etorkizuna irudikatzen

Beñat Alberdi

Eraikiko denari begira jarrita dago Debagoiena 2030 sarea. Hala, luzera begira, 2050erako, eskualde adimentsua, inklusiboa eta klima aldetik neutroa lortu nahi dute. Luze gaberako, dena den, zehaztuta daukate zeintzuk izango diren lehenengo urratsak.

Hainbat eragilek osatzen dute sarea. Publikoek, batetik, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Debagoieneko Mankomunitateak, adibidez; eta pribatuek, bestetik, Mondragon Unibertsitateak eta ULMAk, kasurako. Ekinbidea 2019an hasi zuten. Harrezkero, hausnarketa bideratu dute hainbat eragilerekin. Horrela finkatu dituzte sei eremuak: Lanaren etorkizuna, Energia, Mugikortasuna, Elikadura sistemak, Hezkuntza, Ekonomia zirkularra, Inklusioa eta Komunitatea. Horien barruan eratu dira proiektuak.

Hezkuntza formalaren itzalean

Hezkuntza formalaren itzalean

Julen Aperribai

Ohi baino ia hilabete geroago, eta protokoloek eta neurri zorrotzek baldintzatuta. Hala hasi dute ikasturtea Gipuzkoako haur txoko eta gazteleku gehienek. Azkeneko asteak irizpideak eta jarraibideak prestatzen eman dituzte espazio horiek kudeatzen dituzten elkarteek, COVID-19aren aurrean hartu beharreko prebentzio neurriak zehazten. Gipuzkoako Foru Aldundiak iragan astean jakinarazi zuen akordio bat izenpetu zuela 71 udalerrik eta 31 erakundek osatzen duten Gaztematika sarearekin, eta dokumentu batean jaso dituztela akordioaren oinarriak. Esparru horretan lanean aritzen diren zenbait hezitzaile, ordea, kexu dira zehaztasun faltaz eta hezkuntza ez-formala behar beste aintzat hartu ez izanaz.