Gizartea

Mendia eta yoga, loturik

Mendia eta yoga, loturik

Imanol Garcia Landa
Goza ezazu mendiaz modu kontzientean". Esaldi horrekin aurkezten du Edurne Torok (Donostia, 1977) orain gutxi martxan jarri duen www.pirineonorth.com webgunea. Bertatik eskaintzen ditu bere zerbitzuak, elkartuta bizi dituenak: mendia, eskalada eta yoga.

Olaia Irulegi: “Diseinugileen rola lehen baino askoz zabalagoa da”

Olaia Irulegi: “Diseinugileen rola lehen baino askoz zabalagoa da”

Miren Garate

Mugak Euskadiko Arkitekturaren Nazioarteko II. Bienalaren testuinguruan, Orain diseinua! Euskadi eta industria erakusketa dago ikusgai Donostiako Tabakaleran —otsailaren 9ra arte—. Erakusketa horren harira, jarduera osagarriak egiteko premia ikusi zuten, eta horietako bat izango da Orain diseinugileak! Erronka berrietarako profesionalak mahai ingurua. Euskadiko Diseinugileen Elkarteak (Eide) eta Tabakalerak antolatuta, "diseinuaren euskal ekosisteman" parte hartzen duten hainbat eragile bilduko dituzte, lanbideak izandako bilakaeraz eta etorkizuneko erronkez hitz egiteko, besteak beste. Ostegunean izango da, eta Olaia Irulegi (Lasarte-Oria, 1981) diseinatzaile, Diaradesign enpresako zuzendari eta Eideko zuzendaritzako kideak moderatuko du mahai ingurua.

Astoen erreinuan, Joxpi errege

Astoen erreinuan, Joxpi errege

Aimar Maiz

Astoari buruz zabaldutako topiko guztiak hankaz gora uzten ditu Joxpi Intxausti astozale lazkaotarrak. "Astoa zaldia baino azkarragoa da. Nire autoa urrutira ezagutzen dute". Egoskor fama ere berehala kendu die Intxaustik: "Egoskorrak gu gara. Astoak belarria ukitzen ez dizu uzten, baina txikitatik laztan eta hazka pixka bat eginez ohitzen baduzu, segituko dizu".

Metroaren obrak, kexa iturri

Metroaren obrak, kexa iturri

Miren Garate
Donostiako metroa egiteko lanek hondeamakinaz, zulagailuz eta hesiz bete dute hiriko paisaia. Zerbitzua 2022. urterako jarri nahi dute martxan, eta, agintariek orain arte esan dutenez, kalkulatutako erritmoan ari dira lanean.

28 urteko espetxe zigorra Izarren aitarentzat

28 urteko espetxe zigorra Izarren aitarentzat

Miren Garate

Valentziako Probintzia Auzitegiak ontzat jo zuen fiskaltzaren eta akusazio partikularraren tesia: umearen amari —Saja Majarenasi— min egiteko eraso zion Stytianos Messinezisek Izar alabari. Eraso matxista bat izan zen. Auzitegiak bi delituren egiletzat jo zuen Messinezis: alde batetik, Izar alaba hiltzen saiatzea egotzi zion, eta, bestetik, Majarenasi lesio psikikoak eragitea. Hala, 28 urteko zigorra ezarri zion —fiskalak eta akusazio partikularrak 30 urteko kartzelaldia zuten eskatua—.

Martxora arte atzeratu dute erraustegia

Martxora arte atzeratu dute erraustegia

Miren Garate

Aurreikuspenen arabera, udazkenerako martxan behar zuten Zubietako tratamendu mekaniko-biologikoko plantak (TMB) eta erraustegiak. Alabaina, udan izandako matxura batek zenbait hilabeteko atzerapena eragin du. Azaroaren 28an hasi ziren Gipuzkoako zaborrak erreko dituzten bi labeak berotzen, eta proba fasean dago orain azpiegitura. Martxorako %100ean funtzionatzea espero dute, eta, bitartean, Bizkaira eramango dute zaborra, matxurak eragindako atzerapenaren ondorioz Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak aurtengo ituna 2020ra arte luzatzeko eskatu baitzion Bizkaiari.

Adostu direnak eta ez direnak

Adostu direnak eta ez direnak

Miren Garate

Korapiloak askatu gabe jarraitzen dute Gipuzkoako zahar etxeetako eta eguneko zentroetako lan gatazkan; are, inoiz baino estuago dagoela dirudi. ELAk deituta, greba hasi zuten abenduaren 13an, eta, aurrez akordiorik lortu ezean, urtarrilaren 10era arte iraungo du protestak. 2018ko irailetik 149 greba egun pilatuta dauzkate jada langileek, eta 179ra iritsiko lirateke urtarrilaren 10ean. Horrez gain, LAB sindikatuak beste hemezortzi greba egun egin ditu 2018ko irailetik. Lan baldintzak duintzeko eta zerbitzuaren "kalitate eskasa" hobetzeko eskatzen dute. Azaroaren 8an akordio bat hitzartu zuten enpresek UGT sindikatuarekin, langileen soldatak hobetzeko, baina gainerako sindikatuek gogorarazi zuten gatazka "hori baino zabalagoa" zela, eta mobilizazioekin segitzea erabaki zuten. ELAk ordezkatzen ditu langileen %60, eta LABek %20.

Dakitenak oraindik ez dakitenei irakasten

Dakitenak oraindik ez dakitenei irakasten

Erik Gartzia Egaña

Herri aldapatsua da Oiartzun, eta herriko kaskoaren goiko aldean dago Intxixu AEK euskaltegia. Hango ikasle batzuek, baina, koska bat gorago egiten dute, Urkabe mendiaren magalera: berriki hasi dira Petra Lekuona zahar etxean bizi diren hainbat egoiliarrekin mintzapraktika saioak egiten.