Gizartea

Turismoaren eragin poliedrikoa

Turismoaren eragin poliedrikoa

Eider Goenaga Lizaso

Turismoa Donostian ez da modu orekatuan hazten ari, eta ez da iraunkorra. Donostiako EH Bilduren interpretazioa da hori, prentsaren aurrean aurkeztu berri duen dosierrean jasotako datuekin eginikoa. Datuei eta azken urteetan Donostian hartu diren erabakiei erreparatuta, EH Bilduk salatu du Donostiako Udalak alde batera utzi dituela 2017-2021 aldirako turismoaren gida planean jasotako irizpide eta helburuak. Markel Ormazabal zinegotziak salatu du Donostiako Udalaren diskurtsoa partziala dela, ez dietela erreparatzen turismoak eragiten dituen ondorio guztiei. "Turismoaz hitz egiterakoan ahaztu edo baztertu egiten diren hainbat puntu azpimarratu nahi ditugu. Izan ere, modu integralean aztertu behar da turismoa, eta tranpa egitea da soilik haren onura ekonomikoak eta bisitarien errekorrak aipatzen jarraitzea".

Gaztelekutik lokaletara

Gaztelekutik lokaletara

Aitziber Arzallus
G azteleku ororen helburua herriko nerabeen topaleku izatea bada, Azpeitikoak ederki betetzen du bere funtzioa. 12 eta 18 urte arteko gazte askok han pasatzen dituzte libre dituzten tarteak. «Asteartetik ostegunera, 30 bat lagun izaten dira egunero, eta ostiral eta larunbatetan, askoz gehiago», azaldu du Alex Altolagirre hezitzaileak.

Tabua lantzeko bitartekoak

Tabua lantzeko bitartekoak

Beñat Alberdi

Bi ezaugarri nabarmen ditu sexu dimentsioak: presentzia eta deserosotasuna. Batetik, ezin daiteke ukatu sexuak egunerokoan daukan presentzia, izan iragarkietan, izan pentsamenduetan. Baina, bestetik, ez da edozein momentutan mahaigaineratzen den gai bat. Ez du edonork edonorekin hitz egiten sexuari buruz, eta askotan ez da jakiten sexu dimentsioari nola heldu. Dimentsioa ez baitira sexu praktikak soilik, beste hainbat arlo ere bai baitauzka; hala nola identitatea eta sexu orientazioa.

EAJk eta PSE-EEk uko egin diote Zaldunborda geldiarazteko eskatzeari

EAJk eta PSE-EEk uko egin diote Zaldunborda geldiarazteko eskatzeari

Eider Goenaga Lizaso
Gipuzkoako foru gobernuak eskumenik ez duen arren, Zaldunbordako proiektuari buruzko ebazpena onartu zen herenegun Batzar Nagusietan. Bi proposamen zeuden mahai gainean: EH Bildurena bata (Elkarrekin Podemos eta PPrekin adostutako erdibideko zuzenketa eraman zuten osoko bilkurara); eta PSE-EErena bestea (EAJrekin adostu zuten erdibideko zuzenketa).

Lapatxen, organikorik ere ez

Lapatxen, organikorik ere ez

Aitziber Arzallus
Hiri hondakinen kudeaketa jada ez da arazo Gipuzkoako Foru Aldundiarentzat. Urtea bukatzerako martxan izango dira Zubietako azpiegitura guztiak: TMB hondakinen tratamendu mekaniko-biologikoko planta, erraustegia, biometanizazio planta eta zepak tratatzeko planta.

Pantailatik eskua luzatuta

Pantailatik eskua luzatuta

Unai Zubeldia
Bidania-Goiazko baserri batean garatu dute proiektua, Mirtaren eta Braulioren bizitokian. 80 urte baino gehiago dauzkate biek, eta, besteak beste, mugikortasun eta arlo emozionaleko arazoak tarteko, mendekotasuna daukate eguneroko jardunerako.

Atsekabeak eraman du esnea

Atsekabeak eraman du esnea

Hegoi Belategi

Zortzi urteotan Trintxerpeko biztanleek bazekiten baserriko esnea non erosi. Hala nahi zuenak aski zuen Euskadi etorbidean dagoen Bordazar baserriko makinara joatea; "esne freskoa, merkea eta tokikoa" eskaintzen zuten han. Baina, behi antzuak bezala, makinak ez du esne gehiago emango, eta herritarrek mendira igo beharko dute baserriko esnea zuzenean erosi nahi badute.

Itzal luzeko ekarpena

Itzal luzeko ekarpena

Eider Goenaga Lizaso

Musikarekin lotuta oroitzen dute batzuek Xalbador Garmendia (Zaldibia, 1932-Anoeta, 2018), dantzari lotuta bestetzuek; besteak beste, Tolosako Udaberri dantza taldearen sortzaile izan zen 1957an, eta Zaldibiako abesbatzaren eta musika eskolaren sustatzaile 1968an. Kopuru aldetik obra ugari idatzi ez bazuen ere, antzerkigintzan eta literatura itzultzen eginiko lana nabarmenduko dute fokua literaturan jartzen dutenek; Historia triste bat antzezlana idatzi zuen, 1964an, eta hark itzulitakoen artean daude Albert Camusen Gizon zuzenak antzezlana, Antoine de Saint-Exuperyren Printze Txikia eta Gabriel Garcia Marquezen Heriotza iragarritako baten kronika. Garmendiak itzulpengintzan eta euskara zuzentzaile gisa egin zuen lan gehien: aipatutakoez gain, Gernikako Estatutua itzuli zuen, Zeruko Argia-n zuzentzaile aritu zen eta 21 urtez euskara arduradun izan zen Egin egunkarian, 1998an itxi zuten arte.