Kultura

Haizeberritutako eskaera

Haizeberritutako eskaera

Urtarrilean beteko dira hamar urte Txillardegi hil zenetik. Ia ordukoa da Donostiako Udal Liburutegiari haren izena jartzeko eskaera ere. Idazle talde batek berriro heldu dio proposamenari, eta sinadura bilketa egiten ari dira. "Giro politiko normalizatuago bat" egonik, aurrera egitea espero dute.

Ugalderen aurpegi guztiak ikusgai

Ugalderen aurpegi guztiak ikusgai

Hondarribian, Donostian eta Bilbon ikusgai egon ondoren, gaur Andoainera iritsiko da 'Martin Ugalde Orradre. Jaiotzaren mendeurrena (Andoain 1921-Hondarribia 2004)' erakusketa. Abenduaren 12ra arte ikusi ahal izango da, Basteron. Azaroaren 11n 100 urte beteko dira Martin Ugalde Andoaingo idazle, kazetari eta euskaltzalea jaio zela.

Fikzioaren eraginei tiraka

Fikzioaren eraginei tiraka

Igandean estreinatuko dute 'Hiru kortse, azukre asko eta brandy gehiegi' antzezlana, Azpeitian, Euskal Antzerki Topaketetan. Erika Olaizola aktore eta zuzendarietako baten esanetan, 'Bridgerton' telesailaren bueltan sortutako galdera batzuk dira antzezlanaren abiapuntua.