Albisteak

Dakitenak oraindik ez dakitenei irakasten

Dakitenak oraindik ez dakitenei irakasten

Erik Gartzia Egaña

Herri aldapatsua da Oiartzun, eta herriko kaskoaren goiko aldean dago Intxixu AEK euskaltegia. Hango ikasle batzuek, baina, koska bat gorago egiten dute, Urkabe mendiaren magalera: berriki hasi dira Petra Lekuona zahar etxean bizi diren hainbat egoiliarrekin mintzapraktika saioak egiten.

Idoia Etxeberria: “Noka desagertu egingo da desagertzen uzten badugu”

Idoia Etxeberria: “Noka desagertu egingo da desagertzen uzten badugu”

Beñat Alberdi

Herritarren eskutik jaso zuen Idoia Etxeberriak (Oñati, 1977) Ingo xonau! proiektua abian jartzeko proposamena. Badihardugu Euskara Elkarteko kidea da Etxeberria, eta gogotsu heldu zion testigantzak jasotzeko lanari, Ahotsak proiektuaren barruan. Izan ere, ezer berreskuratzen hasi aurretik, egoerari argazkia atera diote Oñatin. Bihar aurkeztuko dituzte diagnostikoaren ondorioak, aurretik noka hitz egiten dakiten emakumeen argazkia aterata.

Errepideko altxorrak

Errepideko altxorrak

Ariane Vierbücher

Historia liburuetako orrialdeetan atzera eginda, iraganeko eta gaur egungo errealitatea markatu duten balentriak, egitasmoak eta sorkuntzak aurki daitezke. Lehen ibilgailua izan zen inflexio puntu garrantzitsuetako bat, gaur egun erosotasunaren eta segurtasunaren sinbolo dena. 1886ko uztailaren 3an, Benz & Co enpresak, Karl Benz buru zuela, gasolina motorra eta hiru gurpil zituen lehen ibilgailua egin zuen. Bada, liburuak alde batera utzita, automozioaren historiara gerturatzeko parada izango da bihar eta etzi, Beasaingo Motor Asteburuan, Udaletxeko plazan eta Plazazpin.

Osasunaren kudeaketari saria

Osasunaren kudeaketari saria

Asier Zaldua
Datorren asteazkenean, 25 erakundek Eusko Jaurlaritzaren kudeaketa aurreratuaren sariak jasoko dituzte Gasteizko Europa jauregian. Beti bezala, Urrezko, Zilarrezko eta Brontzezko A sariak banatuko dituzte.

“Egoera larria ari da bihurtzen”

“Egoera larria ari da bihurtzen”

Miren Garate
Tolosaldea Osasun Publikoaren Alde (TOPA) plataformako kideek ariketa bat egin dute: Interneten, Asuncion ospitalearen atarian sartu dira, Giza taldea jartzen duen atalean. Eta medikuen bilaketa bat egin dute hor, espezialitate bakoitzean zein mediku aritzen diren begiratzeko.

Beganismora gonbita

Beganismora gonbita

Rebeka Ruiz

Be veggie!. Horixe izango da gaurtik igandera Irungo Ficoba erakustazokan bilduko diren hirurogei erakusketari baino gehiago bisitariei transmititzen saiatuko diren mezua: Izan beganoa!. Elikadura mota hori aukeratzen dutenentzako elkargunea izan nahi du azokak, batetik, eta jakin-mina dutenen artean informazioa banatzeko helburua ere badu, bestetik.

“Giroan usaintzen da Olentzaroa”

“Giroan usaintzen da Olentzaroa”

Itzea Urkizu Arsuaga
Basoak oro dira Mariren baso./ Basoa non, Mari han./ Izan baso zabala, izan baso luzea,/ izan basotxoa, izan basamortua.../ denak dira Marirenak./ Beraz, Olentzero dabilen basoa ere/ Mariren basoa da". Hitz horiek abiarazten dute Olentzaroren basoa ipuin lliburuxkaren bidaia.

Artea, edozeinen eskura eta poltsikora

Artea, edozeinen eskura eta poltsikora

Aitziber Arzallus

Parisko Louvre museoan eskegita dauden margolanak, Bilboko Guggenheim museoan erakusgai dauden eskulturak, Amsterdameko kaleak argiztatzen dituzten instalazio erraldoiak... Artea dira horiek guztiak, bai, baina ez dira herritarren eskura dauden artelanak: edonork ikus ditzake, baina inor gutxik erosi. Ordea, badira arteari zentzu herrikoiagoa ematen dioten artistak. Jende arruntaren egunerokoari beste kolore bat emateko piezak sortzen dituztenak. Edozeinen poltsikotik ordaintzeko moduko lanak ere egiten dituztenak. Lagun ezkutuari artea oparitzea baino aukera hoberik ez dagoela uste dutenak. Horietako artista batzuen lanak ikusteko eta erosteko aukera izango da, bihartik abenduaren 22ra, Azpeitian lehenengoz egingo duten Zelai Luze arte azokan, Foru Ibilbideko 14. zenbakian.

May Gorostiaga: “Esan izan digute obrari esker hitz egin dutela aluari buruz”

May Gorostiaga: “Esan izan digute obrari esker hitz egin dutela aluari buruz”

Miren Garate

Espe eta Leo izeneko bi espeleo-arkeologo dira Intujai Teatroaren Ama-Alu-Lur (Sorgin baten ametsak) antzezlaneko protagonistak. Paleolito garaiko alu erraldoi bat aurkituko dute haitzulo baten barruan, eta aurkikuntzarekin harri eta zur geratuko dira bi lagunak. Gertakizun horretatik abiatuta, obrak antropologia, filosofia, mitologia, feminismoa eta beste gai ugari ukitzen dituela nabarmendu du May Gorostiaga zuzendariak (Tolosa, 1971). Donostiako Poltsiko Antzerki Sorkuntzaren lehiaketa irabazi du aurten, eta hogei emankizun inguru egin dituzte estreinatu zutenetik. Bihar bertan dute hurrengoa, Igantzin (Nafarroa), 21:00etan.

Lehen lana: bertigoa uxatzea

Lehen lana: bertigoa uxatzea

Unai Zubeldia

Bertsoa ezin da puntuz epaitu. Hori da askoren ustea. Baina gehienei asteburuko plazek ez daukaten grina eta pasioa sortzen die txapelketak. Tentsioa da txapelketa, norberaren buruarekiko eta gainerako bertsokideekiko pultsua eta fasez faseko langa jokoa. Abenduaren 14rako zortzi bertsolarirentzako bakarrik zegoen tokia Donostiako Illunbeko zezen plazako oholtzan, eta Ane Labaka (Lasarte-Oria, 1992), Beñat Lizaso (Azpeitia, 1982) eta Nerea Elustondo (Legazpi, 1981) tartean izango dira. Lehen aldiz. Beñat Gaztelumendi, Agin Laburu, Jon Maia, Alaia Martin eta Oihana Iguaran izango dituzte oholtzakide Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalean.