Albisteak

Bi herri, eta mendatea itxita

Bi herri, eta mendatea itxita

Tere Madinabeitia

Eragozpenak sortzen dira errepideetan konpontze lanak egiten dituztenean, eta ez dira izaten gidarien gustuko. Irailaren erdialdean Gipuzkoako Foru Aldundia obretan hasi zen GI-2630 errepidean, eta Legazpi eta Oñati arteko Udana mendatea itxi egin zuten lanek iraungo duten lau hilabeteetarako. Olaran errekaren gaineko lau zubiak konpontzen ari dira, Olabarrieta Oñatiko auzoaren parean. 600.256,88 euroko aurrekontua dute lanek, eta urtarrilaren 15erako aurreikusi dute amaitzea.

Noraezean hegan jarraituz

Noraezean hegan jarraituz

Rebeka Ruiz

Hondarribiko aireportuko bidaiarien goranzko joera etengabea izaten ari da aurten. Aireportuak sasoi onean ekin zion 2019ari, eta AENA Espainiako Aireportuak eta Aireko Nabigazioak zabaldutako azken datuen arabera, irailean %12,9 hazi zen erabiltzaile kopurua. Are gehiago, 2019ko urtarriletik irailera 242.462 bidaiarik erabili dute azpiegitura hori, iaz epe berean baino %9,2 gehiagok.

Herritarrek irauliko dutelako zaintza

Herritarrek irauliko dutelako zaintza

Aitziber Arzallus
Silvia Carrizo eta Xanti Ugarte. Emakumea eta etorkina da bata; gizonezkoa eta euskal herritarra bestea. Bi muturretan egon zitezkeen, baina borroka berak batu ditu: zaintza sistema iraultzeko beharrak, hain zuzen. Carrizok eta Ugartek Irauli Zaintza plataforma sortu dute Azpeitiko, Zestoako eta Zumaiako beste hainbat lagunekin batera.

Edurne Mendizabal: “Guraso izateak poz handia dakar; sarri, iluntasunak ere bai”

Edurne Mendizabal: “Guraso izateak poz handia dakar; sarri, iluntasunak ere bai”

Eider Goenaga Lizaso

Plax! sexu eta bikote aholkularitza zerbitzuan ari da lanean Edurne Mendizabal sexologoa (Hernani, 1972). Urteak daramatza Arremanitz kooperatiban sexu hezkuntzako proiektu integralak egiten; baina badira urte batzuk sexologia zerbitzu publiko eta doakoen beharra ikusten zutela. Azpeitian eta Hernanin ari dira horretan 2014tik, bi udaletako parekidetasun sailek sustatuta —Arremanitzek garatzen ditu Plax! zerbitzuak—. Banako zein taldeekin egiten dute lan, eta taldeko tailer batekin dabiltza orain bi herrietan: Erditzearen eta seme-alaben ondorengo sexualitatea, elkarbizitza eta erotika.

Musikaren kolore guztiekin

Musikaren kolore guztiekin

Unai Zubeldia

Publiko gisa bila ibilita ere aurkitu ezinik zebilen formatua sortzea erabaki zuen iaz Ernesto Toledo Hondarribiko Amua zinema eta musika festibalaren arduradunak. "Ez nuen antolatu nahi kontzertu soil bat; musikaren inguruan hamaika jarduera sortzea zen erronka". Toledok argi zeukan egitura horretan musikak egingo zuela zubi lana. "Eta garrantzi berezia eman nahi nion arlo didaktikoari ere". Besteak beste, Joseina Etxeberria Euskadi Irratiko esatariak zuzeneko irrati saio bat eskaini zuen iazko azaroan, Amua festibalaren lehen aldian. "Eta irratia barrutik nolakoa den azaldu zigun".

Argazkia osatu aurreko argazkiak

Argazkia osatu aurreko argazkiak

Unai Zubeldia

"Oso garrantzitsua da zero unearen analisia egitea; errepikaezina da momentu hau". Maider Usabiaga Zubieta Lantzen elkarteko kideak behin eta berriz azpimarratu du esan hori. "Zubietako erraustegia martxan jarri aurretik, ikusi genuen beharrezkoa zela lurreko metal astunen jarraipena egitea". Eta Hernaniko Zero Zabor taldeak gonbidatuta Herbehereetako ToxicoWatch fundazioko kideek eman zuten hitzaldi bat baliatu zuten haiekin harremanetan jartzeko. "Ez metal astunen kontrola bakarrik, dioxinaren, furanoaren eta beste hainbat elementuren jarraipena egitea ere komenigarria zela azaldu ziguten".

Beste herrialde baterako atea

Beste herrialde baterako atea

Beñat Alberdi

Bagenekien Senegal bisitatzeak jendea erakarriko zuela", nabarmendu du Eli Dominguez Bergarako Ndank Ndank elkarteko kideak. Afrikako herrialde hori ezagutu ahal izateko ate bat zabaldu zuen elkarteak, eta Debagoieneko 31 herritarrek baliatu dute aukera hori; 12 urteko gazteak ere bazeuden tartean. Beste mundu bat bertatik bertara ezagutzea zen bidaiaren helburu nagusia, baina garrantzitsua izan da elkarteak isilean eta bidaia antolatzeko egin duen lana ere.

Elkarlana, blokeoa apurtzeko

Elkarlana, blokeoa apurtzeko

Eider Goenaga Lizaso

Debako herrigunetik bost kilometrora dago Itziar. Ez da bide luzea, baina distantzia emozionala handiagoa dela diote Gilen Garcia Debako alkateak (EH Bildu) eta Arantza Egaña Itziarko auzo alkateak. "Distantzia hor dago, baina, hori baino gehiago, Debak eta Itziarrek nortasun ezberdinak dituztela esango nuke; landa eremua da bat, eta kostako herria bestea. Bestalde, Itziarrek Urola bailararekin egiten du muga, eta badago hara joateko joera", dio Egañak. Administratiboki, Itziarrek tokiko administrazio txikia (auzo udala deitzen diote) dauka 2015etik, eta desanexiorako bidea itxita, deszentralizazio hori txukun gauzatzea da orain haien helburua.

“Inorentzat ez da ona greba”

“Inorentzat ez da ona greba”

Unai Zubeldia

Egoera onean" dago arte grafikoen sektorea. Eta langileek horregatik eskatzen dute "lan hitzarmen duin eta justu bat", Arantxa Jauregi sektoreko langilearen esanetan. Aurreko lan hitzarmenaren epealdia amaitzear zegoenez, sindikatuek eta Adegi patronalak urte hasieran ekin zioten ituna berritzeko prozesuari, baina, bederatzi hilabete geroago, ez aurrera ez atzera dago egoera. LAB, ELA eta UGT sindikatuek deituta, ekainerako egin zituzten lehen greba deialdiak; zortzi greba egun eginak dituzte jada, eta, konponbiderik ezean, beste bost egitekoak dira azaroaren 4tik 8ra.