Albisteak

Oroitzapenen soka eten ez dadin

Oroitzapenen soka eten ez dadin

Unai Zubeldia

Astakeria handiak egindakoak gara gu". Barrez kontatzen dute orain, baina Nuarbe sokatira taldeari "egoskorkeriak eta diziplinak" eman zion sona 1978tik 2006ra. "Horiexek izan ziren Nuarberen bereizgarri nagusiak", azaldu du Jose Mari Aranburuk, 1978an kirol ibilbide oparoari ekin zion tiralarietako batek.

Artisau garagardoaren biltoki

Artisau garagardoaren biltoki

Eneritz Maiz Etxarri

Artisau garagardoaren azoka da Beertoki. Bihar, laugarren urtez, Euskal Herriko hamazazpi artisau garagardoren aterpe izango da Villabona-Amasako pilotalekua. Azoka soila baino gehiago da, ordea, Beertoki garagardo azoka. Igor Fernandez, Jon Ander Artola eta Eneko Calvo billabonatarrak eta Aitor Otegi alkizarra daude egitasmoaren atzean. Kultura eta gastronomia gustuko dituztela onartu dute laurek, eta artisau garagardoaren zaletzat dute euren burua.

Teresa Castro: “Lesbianen presentzia kulturan oso eskasa eta estereotipatua da”

Teresa Castro: “Lesbianen presentzia kulturan oso eskasa eta estereotipatua da”

Eider Goenaga Lizaso

Lesbianen Ikusgaitasunaren Eguna beharrezko jotzen du Teresa Castrok (Donostia, 1968), kolektibo horretan oraindik erreferentziak falta direla iritzita. Hain zuzen ere, komikietan "emakume lesbiana errealak" falta zirela iritzita sortu zuen 2013an L.S.B. Ana pertsonaia. Bost urteotan argitaratutako istorio guztien bilduma argitaratu berri du Castrok, eta apirilaren hasieratik salgai dago liburutegietan. Castrok lau urte egin ditu Gehituko lehendakari gisa, eta martxoaren 1ean utzi zuen kargua.

Zeramikariak, talde lanean

Zeramikariak, talde lanean

Kerman Garralda Zubimendi
Zeramikak bultzada behar zuela ikusi genuen mundu horretan gabiltzanok. Horregatik sortu genuen Euskal Keramikagile Garaikidea elkartea, gure jarduna zabaltzeko", azaldu du Jone Urain zeramikariak.

“Lur jota, neure burua hiltzekotan egon naiz”

“Lur jota, neure burua hiltzekotan egon naiz”

Eider Goenaga Lizaso

Bere infernua 30 urte zituenean hasi zen, eta egun, 41 urterekin, infernutik atera ezinik jarraitzen du. 11 urteotan, suizidatzea ere pentsatu du Ainhoa Txokarrok. "Lur jota egon naiz, neure burua hiltzekotan bitan". Xabier bikotekidearekin agertu da hitzordura —ez du abizenik eman nahi—. 2012an ezagutu zuten elkar, eta biak antzeko egoeran egoteak elkartu zituen.

Bidasoa berde eta garbi baten alde, auzolana

Bidasoa berde eta garbi baten alde, auzolana

Imanol Saiz

Auzolanean hiria eta ingurua garbitzea: hori izan da Irungo herritar talde baten asmoa. Joan den martxoaren 24an, 25 bat laguneko talde hori Arbes auzo ingurua garbitzen aritu zen, bidean aurkitu zituzten hondakin guztiak jasotzen. Antolatzaileek Garbi Eguna izena jarri diote "ekintza berdeari". Talde ekologistako kideek argi dute ibilbide luzeko egitasmoa izango dela, eta hilaren 28an egingo dute hurrengo irteera berdea. Lehenengoan egin bezala, Arbes ingurua garbituko dute apirileko azken igandean ere. Mendialdean hasi, eta hirian amaituko dute ibilbidea. Taldeko kideek "irundar guztiei" dei egin diete garbiketa lanetan laguntzeko.

Errailetako memoriak

Errailetako memoriak

Karmele Uribesalgo Alzola
Joan den urtean ehun urte bete ziren Vasco Navarro trena Arrasatera iritsi zenetik, eta 50 behin betiko kendu zutela. Bailarako garraiobide garrantzitsuenetako bat bilakatu zen mende erdi horretan, baina Espainiako Gobernuak, errentagarria ez zela iritzita, kendu egin zuen Lizarra (Nafarroa), Gasteiz eta Bergarako Mekolalde auzoa lotzen zituen trena.