Albisteak

Ainhoa Lasa: “Betiko ‘hitz egin euskaraz’-ek ez digu balio umeekin”

Ainhoa Lasa: “Betiko ‘hitz egin euskaraz’-ek ez digu balio umeekin”

Eider Goenaga Lizaso

Hizkuntza Praktika Ekologikoak ikastaroan gidari lanak egingo ditu Ainhoa Lasa Emun kooperatibako aholkulariak (Lovaina, Belgika, 1976) datozen hiru asteetan: martxoaren 6an, 13an eta 20an. Itsaso Olaizola Kutxa Ekoguneko Kultur eta Hizkuntz Aniztasuneko arduradunarekin elkarlanean sortutakoa da ikastaroa. UEUn eman zuten, lehendabizikoz, eta harrera paregabea izan zuen bai Baionan eta bai Iruñean. Kutxa Ekogunean (Donostia) ere egin zituzten tailerrak, iaz, eta bigarrengoz antolatu dituzte orain.

Zenbaki hutsak baino gehiago

Zenbaki hutsak baino gehiago

Unai Zubeldia

Kontzertu gehienetako kartelak aztertu, eta gizonezkoenak izango dira lau emanalditik hiru, gutxienez. "Eta, horregatik, poztu egiten nau emakumez osatutako kartel bat ikusteak, mutilak egoten baitira normalean, neska bat edo bi ondoan dituztela". Sara Mansilla artista donostiarraren (1993) hitzak dira. "Horrelako gauzak ondo daude gaur egungo egoera ikusarazteko". Izaro Andres (Mallabia, 1993), Olatz Salvador (Donostia, 1990), Elena Setien (Donostia, 1977) eta Mansillaren beraren kontzertu berezia dago donostiarraren azalpenaren atzean. Izan ere, Martxoaren 8a ate joka dagoela —Emakumeen Nazioarteko Eguna—, lau emakume musikari horiek Gure Ahotsak egitasmoko lehen kontzertua eskainiko dute hurrengo ostegunean, martxoaren 7an, Donostiako Viktoria Eugenia antzokian, 20:00etan.

Bidea ez dadila orain amaitu

Bidea ez dadila orain amaitu

Kerman Garralda Zubimendi

Transhumantzia bideak jaten ari dira sastrakak, eta Jose Ramon Hidalgo abelbideetan adituak etorkizuna ez du argi ikusten. Gero eta jende gutxiago bizi da abereak ustiatzetik, eta Hidalgok kezka du transhumantzia ez ote den ekintza folkloriko bilakatuko. Batis Otaegi Arantzazuko Artzain Eskolako zuzendaria ez dago hain ezkor, tradizioa "modernizatu" egin dela azaldu du hark; "hil egiten da, bestela".

Akordioa: beste 48 suhiltzaile

Akordioa: beste 48 suhiltzaile

Eider Goenaga Lizaso

Gipuzkoako suhiltzaileek urte asko daramate langile gutxiegi direla salatzen. "Betidanik. Nik oroitzen dudanez, beti salatu izan dugu hori", dio Josu Merinok, LABeko ordezkari eta foru aldundiaren menpeko suhiltzaileen langile batzordeko kideak. Baina egoera hori okertu egin da azken hilabeteetan, eta, abenduaren hasieran, Legazpiko suhiltzaile parkea itxi behar izan zuten, ez zegoelako lau laguneko guardia osatzerik. Atzo, suhiltzaileen ordezkariek eta Gipuzkoako Foru Aldundikoek —Imanol Lasa Gobernantza diputatua da suhiltzaileen arduraduna— bilera bat egin zuten, eta foru aldundiak suhiltzaileen gutxieneko eskaerei erantzuten zien proposamen bat jarri zuen mahai gainean: beste 48 suhiltzaile kontratatuko dituzte, lan poltsatik, eta horrekin bermatuko dute guardia bakoitzean bost suhiltzaile egotea.

Ametzetatik errealitatera

Ametzetatik errealitatera

Asier Perez-Karkamo

Gizakiak esku hartu izan ez balu, Jaizkibel mendiaren ia %89 ametzez beteta legoke jada, %8 haritzez, %2 itsaslabarrak hartuko zukeen, eta gainontzekoa, haltzek, erreka ertzeko zuhaitzek. Ametzak izango lirateke hamar hektareatik ia bederatzi, eta, haritzak gehituz gero, %96tik gora lirateke. Egun, eremu osoaren %12 da basoa, eta ametzek mendiaren %6 baino ez dute betetzen.

Nahaspilari mugak jartzen

Nahaspilari mugak jartzen

Irati Saizar Artola
Sei egun falta dira sei eguneko festa hasteko, Tolosako inauteriez gozatzeko. Sei egun mozorrotzeko, txarangen atzetik saltoka ibiltzeko, zezenaren aurrean korrika egiteko edo zer gertatzen den banku batetik begiratzeko.

Ehun mila esker boluntarioei

Ehun mila esker boluntarioei

Kerman Garralda Zubimendi

Ehunmiliak ultratraileko antolatzaileek ez dakite ekitaldi txikirik antolatzen, eta handia izango da lasterketako boluntarioen lana aitortzeko prestatu duten festa ere: "Ekintzaz betetako egun bat antolatu dugu. Esaterako, badakigu gure boluntario asko gurasoak direla, eta, hortaz, haurrentzako puzgarriak, antzerkia, mendi ibilaldia eta abar antolatu ditugu. Jateko eta edateko guneak ere prestatu ditugu, musika emanaldiak, hitzaldiak...", azaldu du Mikel Valdivielso Ehunmiliak ultratraileko koordinatzaileak.

Iban Nikolai: “Mikromundu bat da hau, eta jende dezente mugitzen da inguruan”

Iban Nikolai: “Mikromundu bat da hau, eta jende dezente mugitzen da inguruan”

Eider Goenaga Lizaso

1997an, didjeriduak konkistatu egin zuen Iban Nikolai (Oiartzun, 1978), eta geroztik ez du askatu instrumentua. "Munduko haizezko instrumenturik sinpleena" izan arren, aukera ugari eskaintzen duela dio, eta, hori erakutsi asmoz, emanaldiak eskaintzen ari da herriz herri. Tolosako Hiru tabernan izan zen igandean; Donostiako Aurresku tabernan joko du martxoaren 15ean, eta Iruñeko Herriko tabernan, apirilaren 3an. Sei disko kaleratu ditu Nikolaik, eta musikari ezagun ugarirekin egin ditu kolaborazioak: besteak beste, Pascal Gaigne, Xabi San Sebastian, Zea Mays, Ibon Koteron, Briganthya eta Oreka TXrekin.

Lou, bizi-bizirik

Lou, bizi-bizirik

Aitziber Arzallus
Oroitzen dena inoiz ez bada hiltzen, bizi-bizirik jarraitzen du Lou Olanguak. Besteak beste, Humedecidos, O.K. Korral eta Las Lagartas taldeetako abeslaria izan zen zarauztarra; 80ko hamarkadan, punk-rock munduan emakumerik ia ibiltzen ez zen garaian oholtzara igo ziren gutxi haietako bat.

Kooperatibismoa arte bihurtuta

Kooperatibismoa arte bihurtuta

Unai Zubeldia

Merkatuari begira bizi da kooperatibismoa. Negozioak, produktu berriak, balantze ekonomikoak, salmentak... Egunerokoan ohiko kontuak izaten dira horiek Mondragon korporazioan, baina, herritarrengana gerturatu nahian, 75 urte luzeko mugimendu horri musika jartzea erabaki zuten lehenengo —Humanity at music—; kooperazio lanarekin narrazio laburrak, bertsoak eta ilustrazioak batu, eta 2018ko abenduan liburua kaleratu zuten ondoren; eta bide horretan sortutako elkarlanarekin "ikuskizun erraldoi bat" sortzea erabaki zuten azkenik.