Albisteak

Auzolanaren jaialdia

Auzolanaren jaialdia

Unai Zubeldia

Plaza bat da Literaturia; letren plaza. Solasaldiarena, aurkezpenarena, hausnarketarena... Gaur hasi eta igandera arte, hiru egunez, euskaratik eta euskaraz sortuko dute Zarautzen. Gehiago ere bada Literaturia, baina hiru oinarri dauzka funtsean: liburu azoka, liburu aurkezpenak eta solasaldiak, eta askotariko emanaldiak. Larrabetzun (Bizkaia) dauka sorburua letren jaialdiak —2008an antolatu zuten estreinakoz—, baina 2014tik Zarautz izaten da gune nagusia; Literaturiak seigarren urtea izango du aurten Gipuzkoan.

Kirola eta kultura bat eginda, Pro Zarautz lehiaketan

Asteazkenean hasi zen Pro Zarautz surf txapelketa, eta etzi arte izango da goi mailako lehia Zarautzen. Olatuetako lehia baino askoz gehiago da, ordea, Pro Zarautz. 170 surflarik parte hartuko dute txapelketan, baina uretatik kanpo ere izango da ikuskizunik. Gaur, 09:00etan, yoga saioa izango da hondartzan, eta 11:00etan jarriko dute FederArteren merkatua. Dantz Festibalaren ondoren (19:00),...

Txartelaren ordez, kafea

Txartelaren ordez, kafea

Karmele Uribesalgo Alzola

Autobusera gerturatu eta "bi kafesne, mesedez" eskatu du Bergara aldetik oinez iritsi den bikote batek. Gainontzeko autobusetan gertatzen ez den arren, Sanprubusean posible da horrelakorik hartzea. Baita ogia erostea edo ardoa edatea ere. Autobus bat taberna izateko egokitu du Jon Mujikak, eta Arrasatek, Bergarak eta Oñatik muga egiten duten tokira eraman du: Elorregi auzora. San Prudentzio ere esaten dio jende askok, eta hortik datorkio izena autobusari. Astelehenean hartu zituen lehen bidaiariak, eta egunero egongo da zabalik, 08:30etik 20:00 ingurura arte.

Altxorraren bila, kirola eginez

Altxorraren bila, kirola eginez

Aitziber Arzallus

Mapa bat eta iparrorratz bat nahikoa dira orientazioa praktikatzeko. Haiek ondo erabiltzen eta interpretatzen jakitea da gakoa. Europa iparraldeko herrialdeetan arrakasta handiko kirola da orientazioa. "Badira 20.000 parte hartzailetik gorako probak, eta eskoletan irakasten dute", Ibon Goikoetxea GOT Gipuzkoako Orientazio Taldeko kidearen arabera. Gipuzkoan ez da horren kirol ezaguna, oraingoz; baina poliki-poliki ari da lekua egiten. "Azken bost urteotan asko hazi da praktikatzen dutenen kopurua, eta azkenaldian ikastetxe askotatik jaso ditugu eskaerak orientazioa zer den azaltzera joateko, gaztetxoentzat oso interesgarria delako".

Bat-batean eta errebotez

Bat-batean eta errebotez

Irati Saizar Artola

Bertsoa eta pilota. Euskal kulturaren bi adar horiek batu, eta, Pazko astearen bueltan, Gipuzkoako sei gazte Ipar Amerikan ibili dira, bertso-pilota saioak egiten. Duela bi urte egin zuten lehen bidaia, Argentinara, eta, aurten, berriro hartu dute itsasoz beste alderako hegazkina. Kalifornian barrena ibili dira aurten. Aurreko espedizio hartatik, Oihana Iguaran bertsolariak eta Iñaki Lizaso pilotariak errepikatu dute esperientzia —Villabona-Amasakoak dira biak—. Horiez gain, Unai Mendizabal bertsolari zizurkildarrak, Jon Urbieta eta Xabier Urbieta pilotari asteasuarrek eta Ibon Aranalde pilotari oriotarrak izan dute aukera bidaiaz gozatzeko. "Esperientzia bikaina bizi izan dugu, eta oso harrera polita egin digute", aitortu du Lizasok. "Guk hara generaman proposamena zabal zedin nahi genuen, eta uste dut lortu dugula; emaitzak izan ditu".

Goranzko sekuentziari segida

Goranzko sekuentziari segida

Eider Goenaga Lizaso

Hauteskundeek utzitako argazkiaz baino gehiago, fotogramaz hitz egitea gustatzen zaio Ion Ansa analista politikoari. "Mugimenduan dauden argazkiak dira fotogramak, eta sekuentziak osatzen dituzte. Nire ustez, erantzun egokiagoak aurkitzen ditugu emaitzen eboluzio bat sekuentzia gisa aztertzen dugunean. Oso zaila baita momentu bat bere testuingurutik bakartzea". Ildo horretan, EAJ eta EH Bildu goranzko sekuentzia batean ikusten ditu Ansak, eta maiatzaren 26ko udal eta foru hauteskundeak sekuentziaren segida izango direla aurreikusten du, "ñabardura batzuekin".

Zenbait datu

Zenbait datu esanguratsu topa daitezke Espainiako Gorteetarako hauteskundeen datuak alderatuz: EAJ 1982tik, onenak. 1982an 125.389 boto lortu zituen EAJk, eta hortik urrun ibili izan da ordutik. 1989an lortu zuen emaitza txarrena: 57.290 boto, HB, PSE eta EAren atzetik. EH Bildu Erdibidean. Kongresura lehen aldiz aurkeztu zenean lortu zituen HBk emaitzarik txarrenak: 57.811 boto. Onenak, 2011n,...

Gotorleku edo gorroto leku bat

Gotorleku edo gorroto leku bat

Josu Artutxa Dorronsoro
Zortzi hamarkada egin behar dira atzera. 1939ko apirilaren 1a: hiru urtez Espainiako II. Errepublikaren aurka matxinatutako militarrek garaipena aldarrikatu zuten, ofizialki, Francisco Franco jeneralak eskuz idatzitako gerra partearen bitartez.