Eider Goenaga Lizaso
Bere infernua 30 urte zituenean hasi zen, eta egun, 41 urterekin, infernutik atera ezinik jarraitzen du. 11 urteotan, suizidatzea ere pentsatu du Ainhoa Txokarrok. "Lur jota egon naiz, neure burua hiltzekotan bitan". Xabier bikotekidearekin agertu da hitzordura —ez du abizenik eman nahi—. 2012an ezagutu zuten elkar, eta biak antzeko egoeran egoteak elkartu zituen.







