Politika

Espero direnak eta galdera markak

Espero direnak eta galdera markak

Miren Garate

Euskaraldiaren urtea izango da 2020a, greba orokor bat egingo da, eta Gipuzkoako zenbait kirolari Tokioko Olinpiar Jokoetan lehiatuko dira. Aurrez aipatutako epeak betetzen badira, Cristina Iglesiasek Donostiako itsasargiko proiektua amaituko du, Deba eta Mutriku lotzen dituen errepidea zabalduko dute, eta Zubietako errauste planta bete-betean funtzionatzen hasiko da. Zahar etxeetako lan gatazka konpontzea lortuko duten ikusi egin beharko da, ikusi egin beharko den bezala Hondarribiko gazte talde batek egindako eskaerak inolako ondoriorik duen alardean. Urteurrenei lotutako kultur ekitaldiak ere izango dira: Jose Mari Iparragirre jaio zenetik bi mende beteko direlako, eta hamarkada bat Xabier Lete hil zenetik. Gertaera horiek eta askoz gehiago ekarriko ditu 2020. urteak Gipuzkoara.

EAJk nagusitasuna sendotu du

EAJk nagusitasuna sendotu du

Miren Garate

Hurrengo lau urteetarako panorama politikoa zehaztu zuten maiatzaren 26an egindako udal eta foru hauteskundeek. EAJk berretsi egin zuen Gipuzkoan zuen nagusitasuna. 130.589 boto lortu zituen: botoen %35,6, eta hogei eserleku. Haren hautagai Markel Olano aukeratu zuten Gipuzkoako ahaldun nagusi; herritarrek "politika egiteko modu bat" saritu zutela esan zuen emaitzen berri izan bezain pronto.

28 urteko espetxe zigorra Izarren aitarentzat

28 urteko espetxe zigorra Izarren aitarentzat

Miren Garate

Valentziako Probintzia Auzitegiak ontzat jo zuen fiskaltzaren eta akusazio partikularraren tesia: umearen amari —Saja Majarenasi— min egiteko eraso zion Stytianos Messinezisek Izar alabari. Eraso matxista bat izan zen. Auzitegiak bi delituren egiletzat jo zuen Messinezis: alde batetik, Izar alaba hiltzen saiatzea egotzi zion, eta, bestetik, Majarenasi lesio psikikoak eragitea. Hala, 28 urteko zigorra ezarri zion —fiskalak eta akusazio partikularrak 30 urteko kartzelaldia zuten eskatua—.

Beste hauteskunde batzuk alkate bila

Beste hauteskunde batzuk alkate bila

Beñat Alberdi

Azken urtebetean ez da izan hauteskunde gutxi. Espainiako politikariek akordioak lortzeko izan dituzten zailtasunengatik gertatu da hori, gehienbat; hauteskunde kopurua ugaritu egin du horrek: apirilaren 28an, Espainiako Kongresurako eta Senaturako hauteskundeak izan ziren; maiatzaren 26an, udal eta foru hauteskundeak eta Europakoak; eta, joan den igandean, Espainiako Kongresurako eta Senaturakoak, berriz ere. Leintz Gatzagan, dena den, hauteskundeak izango dituzte berriro. Maiatzeko udal hauteskundeetan ez zen aurkeztu zerrendarik, eta, ondorioz, igande honetara arte atzeratu zituzten bozak. Ezohiko herri bihurtzen duten beste hainbat errealitate berezi ere baditu, gainera, Leintz Gatzagak.

Elkarlana, blokeoa apurtzeko

Elkarlana, blokeoa apurtzeko

Eider Goenaga Lizaso

Debako herrigunetik bost kilometrora dago Itziar. Ez da bide luzea, baina distantzia emozionala handiagoa dela diote Gilen Garcia Debako alkateak (EH Bildu) eta Arantza Egaña Itziarko auzo alkateak. "Distantzia hor dago, baina, hori baino gehiago, Debak eta Itziarrek nortasun ezberdinak dituztela esango nuke; landa eremua da bat, eta kostako herria bestea. Bestalde, Itziarrek Urola bailararekin egiten du muga, eta badago hara joateko joera", dio Egañak. Administratiboki, Itziarrek tokiko administrazio txikia (auzo udala deitzen diote) dauka 2015etik, eta desanexiorako bidea itxita, deszentralizazio hori txukun gauzatzea da orain haien helburua.

Lapatxen, organikorik ere ez

Lapatxen, organikorik ere ez

Aitziber Arzallus
Hiri hondakinen kudeaketa jada ez da arazo Gipuzkoako Foru Aldundiarentzat. Urtea bukatzerako martxan izango dira Zubietako azpiegitura guztiak: TMB hondakinen tratamendu mekaniko-biologikoko planta, erraustegia, biometanizazio planta eta zepak tratatzeko planta.

Bala zuloen atzeko duintasuna

Bala zuloen atzeko duintasuna

Unai Zubeldia

Itzali zen 36ko gerra, zorionez, baina itzaltzen ari dira gerrako oroitzapenetako asko ere, tamalez. "Horregatik, belaunaldien arteko hesi hori apurtzeko ariketa egiten saiatu gara gu", azaldu du Aitor Azurki kazetariak, Gerra Zibila Gipuzkoan; erresistentzia eta duintasuna erakusketaren sortzaileetako batek. "Donostian, Koldo Mitxelena kulturunetik oso gertu, badaude, oraindik ere, 36ko gerra oso latza izan zela erakusten diguten ikur batzuk, eta horiek erakustea da gerraren erantzuna erresistentzia eta duintasuna izan zela azaltzeko bideetako bat".

Emantzipaziorako bigarren atea

Emantzipaziorako bigarren atea

Beñat Alberdi

Etxetik joateko edo emantzipatzeko zailtasunak arazo dira gaur egungo gazteen artean. Pauso hori "30 urteren bueltan" ematen dela mahaigaineratu berri du Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketarako Sailak. Datu esanguratsuak ditu gaiaren inguruan egindako txostenak: 16 eta 29 urte bitarteko gazteen artean lautik bat soilik bizi da gurasoenetik kanpo; 30 eta 34 urte arteko adin tartean, berriz, lautik hiru. Euskadiko Gazteria Kontseiluak martxoan salatu zuen besteak beste ekonomikoa dela pauso hori emateko arrazoia. Hari horretatik tiraka, neurri bat jarri dute martxan Bergarako eta Oñatiko udalek: alokairurako diru laguntzak ematen ari dira 18 eta 30 urte arteko gazteentzat.

Muturreko politika ez, ideiak bai

Muturreko politika ez, ideiak bai

Hegoi Belategi

Azken udal hauteskundeek hainbat datu esanguratsu utzi zituzten Gipuzkoan. Argi dago garaile nagusiak EAJ eta EH Bildu izan zirela, baina merezi du galtzaileetako batzuei arreta jartzea. Voxek eta Ciudadanosek ez dute izango ordezkaririk Gipuzkoako udalerri eta erakunde publikoetan, eta PPk nekez eutsi dio zeukan ordezkaritza eskasari; eserleku bakarra izango du Gipuzkoako Batzar Nagusietan. Agerikoa da Gipuzkoako boto emaile gehienek Espainiako eskuina baztertu dutela. Zenbaitek harro adierazi dute, jada, Gipuzkoa ezberdina dela, barrendegi aurrerakoia dela, eskuinari eutsi dion gotorlekuetako bat dela.