Unai Zubeldia
Sei urteko ibilbidea dauka Magale elkarteak. Etxeko erditzeetan laguntzen du elkarte horrek, eta Josune Ibargoien emagina eta edoskitzean aditua (Irun, 1988) da sortzaileetako bat —Clara Rosas emagin eta osteopatarekin sortu zuen proiektua—. Ibargoienek azaldu du urtetik urtera "gero eta jende gehiagok" ematen duela haurra etxean jaiotzeko pausoa, baina azken asteotan "asko" igo dela kopurua. COVID-19aren eta konfinamenduaren beste ondorioetako bat da hori.