Miren Garate
"Pedagogia feminista egiteko balioko duten tresnak" sortzeko premia zegoela iritzita, emakumeen eta feminismoaren aztarnen proiektua sortu zuen orain urte batzuk Zaida Fernandez Perezek (Bilbo, 1984). Eibarko Emakumeen Mahaiak erabaki zuen herriko industrializazioan emakumeek egin zuten ekarpena ezagutu nahi zutela, eta udaleko Berdintasun Zerbitzuak eskatu zion ikerketa hori egiteko Fernandezi. Bilbotarrak Savina Lafita Sole eta Luz Maceira Ochoa izan ditu lankide, eta liburu batean bildu dituzte ateratako ondorioak.