Unai Zubeldia
Astigarragako Errekalde baserrian jaioa da Charo Zapiain (1946), gaur egun Roxario jatetxea dagoen toki berean. Egun, lantoki eta bizitoki du garai batean familiaren baserria zena, eta ondoko eraikinean aritzen dira lanean hiru anaiak, Zapiain sagardotegian. Bakailao tortillak dauka sona handia Roxario jatetxean, baina "etxeko produktu guztiak mimatzen" saiatzen da beti Charo Zapiain. Astigarragatik Donostiara lehenengo, trena hartuta Frantziara eta Alemaniara gero... Hizkuntzak ikasita, itzultzaile lanetan eta turismo arloan aritu zen hainbat urtez, baina sukaldeko goxotasunean ari da lanean azken berrogei urtean. Gogotsu dago hasi berri den sagardotegi garairako.