Elkarrizketa

“Espazio publikoa irabazten ez bagara ari, galtzen ari gara”

“Espazio publikoa irabazten ez bagara ari, galtzen ari gara”

Aitziber Arzallus

Euskaltzalea eta euskal kulturaren bultzatzaile sutsua da Laxaro Azkune (Azpeitia, 1950). Irakasle izateko ikasi zuen arren, kazetaritzan jardun da urte askoan, eta Herri Irratian esatari eta bertso saioetan gai jartzen aritzeak egin dute ezagun. Ia zortzi urte dira erretiroa hartu zuela, baina beti du zerbait esku artean. "Gurasoa umea izateko zain dagoenean bezala" dago orain ere, argitaratzear direlako Nuarbeko sokatira taldearen historiaz idatzi duen liburua.

“Ezohikoa delako harritzen da jendea; hori aldatu behar dugu, pixkanaka”

“Ezohikoa delako harritzen da jendea; hori aldatu behar dugu, pixkanaka”

Beñat Alberdi

Lana eta bizimodua bera ondo antzean bideratuta zeuzkan Pili Gartziak (Gabiria, 1967); lanpostu finkoa zeukan Bergarako Udalean. Erakarri egin zuen, ordea, suhiltzaile lanak, eta berak ere lor zezakeela sartu zitzaion buruan. Buruan sartu bakarrik ez, baita lortu ere. 2013tik suhiltzaile lanetan ari da bergararra. Genero arloko aurreiritzien gainetik, txoko bat egin du ustez gizonezkoena den lanbide batean. Etorkizunean emakume suhiltzaileen irudia ohiko bihurtzea desio du.

“Oso garrantzitsua da zaleen errespetua eta maitasuna jasotzea”

“Oso garrantzitsua da zaleen errespetua eta maitasuna jasotzea”

Olatz Mitxelena
37 urte ditu eta markak hausten jarraitzen du. Pasaitarra jaiotzez, Urko Otegi Urrezko LEB ligan partida gehien jokatu duen jokalaria da azaroaz geroztik. Denbora gutxian ondu duen bigarren marka du, gainera; iazko abenduaren 3an 2.400. errebotea lortuta, ordura arte Richi Guillenek zuen marka hobetu zuelako liga berean.

“Surfa oso kutsatuta dago, otarre guztietan baitaude sagar mailatuak”

“Surfa oso kutsatuta dago, otarre guztietan baitaude sagar mailatuak”

Aitziber Arzallus

Itsasoa eta abentura maite ditu Axi Munianek (Zarautz, 1982). Olatu handietako Europako lehen surflari profesionala izan zen, eta erronkek mugiarazten dute. Ezinezkotzat jotako horiek probatu arteko onik ez du izaten, eta toki askotan jarri du bere zigilua, egiten aurrena izan delako. Urteak daramatza kamioiarekin batera eta bestera; Kantauriko eta Galiziako kostaldean batez ere, ekaitzaldien atzetik, bere bizitzako olatua izango denaren bila.

“Ez genuen espero erreferendumeko emaitza; aurkakoa zioten inkestek”

“Ez genuen espero erreferendumeko emaitza; aurkakoa zioten inkestek”

Beñat Alberdi

Umetatik izarrak izan ditu pasio Emmanuel-Florent Perronnetek (Noumea, Kaledonia Berria, 1979), eta, kontuak zer diren, gaurkotasunak Perronnet bera bihurtu du izar. Australia ondoan, 280.000 biztanle inguru ditu Kaledonia Berriak, eta gaur egun Oñatin bizi da azaroaren 4an bertako erreferendumean bozkatzeko aukera izan zuen herritar bat. Fisika ikasketak egin zituen Kaledonia Berrian bertan eta Frantzian, eta astrofisika alorreko masterra Bordelen (Okzitania). Matematika irakaslea da egun, Bilbon.