gipuzkoa

50

HAURRAK, FAMILIA ZAIN Behar bereziak dituzten 50 haur bizi dira gaur egun Gipuzkoako harrera zentroetan. Borondatezko familiek ez diete balio haur horiei.

Eskakizunak

EAEn familia harrera arautzen duen 179/2018 Dekretuak zehazten du zer baldintza bete behar dituzten harrera familia espezializatuek. Prestakuntza Ikasketak. Gizarte Hezkuntza, Irakasle, Erizaintza, Medikuntza, Pedagogia, Psikopedagogia, Psikologia, Soziologia, Gizarte Lan edo Gizarte eta Kultura Antropologiako diploma, lizentzia edo gradua izatea, edo, halakorik ezean, unibertsitatekoak ez diren baina osasun arloarekin edo gizarte komunitatearekin edo gizarte hezkuntzarekin...

Elizako obren penitentzia

Elizako obren penitentzia

Aitziber Arzallus

Luze doaz Zestoako Andre Mariaren Jasokundearen parrokian egiten ari diren lanak. Iragan abenduaren 1ean bi urte bete ziren tximista batek elizako kanpandorrea jo zuenetik. Kanpandorrea bera txikitzeaz gain, eraikinean kalte larriak eragin zituen ezbehar hark. Ia 25 hilabete joan dira ordutik, baina parrokia itxita dago oraindik, eta hura lehenera itzultzeko lanek aurrera segitzen dute. "Azkenetan" direla ziurtatu du Martin Artola Zestoako jarduneko parrokoak —Koldo Intxausti bajan dagoen parrokoaren ordezkoak—, eta "aurki" eliza zabaltzeko moduan izango direla. Ikusitakoak ikusita, ordea, ez da ausartu irekierari datarik jartzen.

Kamisete(ki)n historia idatziz

Kamisete(ki)n historia idatziz

Beñat Alberdi

Oroitzapen gisa eros daiteke kamiseta bat; kontzertu batekoa, kasurako. Baina, finean, elastikoa bera bilakatzen da gogorapen edo bertara heltzeko kanal. Beste kontu bat da kamiseta horrek non bukatu duen; pijama gisa askotan. Iker Barandiaran kazetari arrasatearrak gordeta dauzka kamiseta gehienak, eta hari gisa hartu ditu Twitterren #kontamisetak eta #kamitales traolekin. Elastikoa bitarteko gisa hartuta, harekin lotura zuzena duten gertakariak kontatzen ditu sare sozial horretan, izan kontzertu bat, musika talde baten konturen bat, edo pasadizoren bat.

Berezko izaera indartuta

Berezko izaera indartuta

Unai Zubeldia
Joan den asteburuko beroketa lanen ondoren, astelehenean danbor soinuekin indarrak ahitu arteko atsedenik ez dute izango, asteburu luze honetan, Donostian, Antiguako jaietan. "Oso giro onean joan da lehen asteburua, jende dezente inguratu da, eta ez dugu izan gorabehera berezirik", adierazi du Asier Garikano Antiguako jai batzordeko kideak.

Urte osoko itxaronaldia, eta egun bateko leherketa

Urte osoko itxaronaldia, eta egun bateko leherketa

U. Zubeldia

"Bagera, gu ere bai, gu beti pozez, beti alai, beti alai!". Donostian eta Azpeitian gehienek urte osoa igarotzen dute Sansebastian eguna noiz iritsiko zain, eta egun bakarreko danbor leherketa izaten da gero. Itxaronaldia amaituta, igande iluntzean hasiko da 24 orduko festa. Berritasunak izango dira aurten, bi kasuetan zenbait danborrada berri ibiliko baitira kalez kale. Helduen danborradan, Donostian bost talde berri sortu dira: Eroski Lankide, Karmelo Txiki, 14 Gurutze, ONCE eta Anaiak Hirian. Azpeitian, berriz, hiru dira danborrada berriak: Izarraitzpe, Ilunpe eta Inpernue.

Antiguako jaiak

Joan den asteburuan hasi ziren Donostiako Antigua auzoko jaiak, baina asteburu luzea daukate gaurtik astelehenera arte. Besteak beste, poteo elegantea izango dute gaur, eta San Sebastian eguna astelehenean. Urtarrilak 17, ostirala 17:00. Txokolate jatea eta mozorro festa. Eguraldi ona egingo balu, Gaskuña plazan; bestela, frontoian. 17:00. Ziklo-kross kinkia, auzoan zehar. 19:30. Herri luntxa, Txalupagillene plazan,...

Apartamentua ez da bide bakarra

Danel Agirre

Lehengo batean Azpeititik pasatu nintzen aspaldiko partez, eta tankera xelebretu samarra hartu nion: salerosketan topatutako tratante bakarretakoak gazte komunistak ziren. Plazan taberna —atsegin askoa, bide batez— zabaldu dute materialista historikoek, behingoz herrikoek Amstela edanez DV lasai irakurri ahal dezaten. Bete-betean asmatu dute Perestroikarekin, eta dena emanda dabiltza, baina salbuespena ere badira, bisitari despistatuaren begietara, behintzat. Erdigunean lokal mordoxka ikusi nuen alokagai, eta zabalik zeuden beste hainbati pertsiana laster bota beharko diotenaren traza nabari zitzaien (gehiegi tronpatu gabe usaindu ahal da hori).