gipuzkoa

Iragana ezagutzeko plaza

Iragana ezagutzeko plaza

Unai Zubeldia

Uralita berdezko estalpe bat, oholtza txiki bat, koloretako bonbillak, eta trikiti soinua. Horixe da Aristerrazu. "Trikiti eta pandero jotzaileen santutegia", zehaztu dute trikitilariek eurek. "Gure kultur ondarearen parte da", gaineratu du Agurtzane Elustondok, Euskal Herriko Trikitixa Elkarteko lehendakariak. "Oso leku berezia da. Eskola bat izan da guretzat, primerako unibertsitatea".

Mintza gaitezen zigarrokinez

Danel Agirre

Inguruko auzoetako espaloien kartografia osatu ahal genuke, milimetrokako eskalan, saltxitxa txakurron bidaideok. Tripontzi konpultsiboak dira diseinu bitxiko gure adiskideak, eta zangoen laburrari esker, muturra zorura itsatsita eraman ahal dute beti. Uhalaren beste aldean goazenok erne ibili ezean, xurgagailua martxan ipini eta edozer irensten dute. Kebab zatiak, ogi koskorrak eta pizza muturrak saihestearekin arduratuta —Mitte benetan dago zerri—, lurrari so pasatu ditut azken bi urteetako ehunka pasealdi. Zeharka, izurrite baten demaseko neurriaz jabetu naiz: sekula inork erretiratuko ez dituen milioika zigarrokin daude bazterretan.

Tabua lantzeko bitartekoak

Tabua lantzeko bitartekoak

Beñat Alberdi

Bi ezaugarri nabarmen ditu sexu dimentsioak: presentzia eta deserosotasuna. Batetik, ezin daiteke ukatu sexuak egunerokoan daukan presentzia, izan iragarkietan, izan pentsamenduetan. Baina, bestetik, ez da edozein momentutan mahaigaineratzen den gai bat. Ez du edonork edonorekin hitz egiten sexuari buruz, eta askotan ez da jakiten sexu dimentsioari nola heldu. Dimentsioa ez baitira sexu praktikak soilik, beste hainbat arlo ere bai baitauzka; hala nola identitatea eta sexu orientazioa.

“Jolas moduan hartu genuen dena; ondo pasatzea zen kontua”

“Jolas moduan hartu genuen dena; ondo pasatzea zen kontua”

Beñat Alberdi

Aitor Gorosabeli (Eibar, 1970) familiatik datorkio musikazaletasuna. Bitxia bada ere, Su Ta Gar taldeko abeslari eta gitarra jotzaileak pianoarekin egin zituen lehen urratsak musikaren munduan, eta solfeo ikasketak ere egin zituen gero. Pertsonaiak pertsona itzalean uzten du askotan, baina Aitor Gorosabel pertsonak berak asko dauka kontatzeko.

EAJk eta PSE-EEk uko egin diote Zaldunborda geldiarazteko eskatzeari

EAJk eta PSE-EEk uko egin diote Zaldunborda geldiarazteko eskatzeari

Eider Goenaga Lizaso
Gipuzkoako foru gobernuak eskumenik ez duen arren, Zaldunbordako proiektuari buruzko ebazpena onartu zen herenegun Batzar Nagusietan. Bi proposamen zeuden mahai gainean: EH Bildurena bata (Elkarrekin Podemos eta PPrekin adostutako erdibideko zuzenketa eraman zuten osoko bilkurara); eta PSE-EErena bestea (EAJrekin adostu zuten erdibideko zuzenketa).

Lau urteko hutsuneak ahalbidetu duena

Lau urteko hutsuneak ahalbidetu duena

Lurralde Antolaketarako plan sektorial batekin ahalegindu ziren 2004an merkataritza gune handien zabalpena mugatzen. Eusko Legebiltzarrean onartutakoa, ordea, auzitara eraman zuen Garberak, merkataritza gunea handitzeko asmotan baitzebiltzan ordurako. 2015ean, Espainiako Auzitegi Gorenak bertan behera utzi zuen plana, halako erabakiek lege izaera izan behar dutela argudiatuta. Lau urteko hutsune bat egon da, beraz, Eusko Legebiltzarrak ekainaren 27an...

Lapatxen, organikorik ere ez

Lapatxen, organikorik ere ez

Aitziber Arzallus
Hiri hondakinen kudeaketa jada ez da arazo Gipuzkoako Foru Aldundiarentzat. Urtea bukatzerako martxan izango dira Zubietako azpiegitura guztiak: TMB hondakinen tratamendu mekaniko-biologikoko planta, erraustegia, biometanizazio planta eta zepak tratatzeko planta.

Pantailatik eskua luzatuta

Pantailatik eskua luzatuta

Unai Zubeldia
Bidania-Goiazko baserri batean garatu dute proiektua, Mirtaren eta Braulioren bizitokian. 80 urte baino gehiago dauzkate biek, eta, besteak beste, mugikortasun eta arlo emozionaleko arazoak tarteko, mendekotasuna daukate eguneroko jardunerako.

Atsekabeak eraman du esnea

Atsekabeak eraman du esnea

Hegoi Belategi

Zortzi urteotan Trintxerpeko biztanleek bazekiten baserriko esnea non erosi. Hala nahi zuenak aski zuen Euskadi etorbidean dagoen Bordazar baserriko makinara joatea; "esne freskoa, merkea eta tokikoa" eskaintzen zuten han. Baina, behi antzuak bezala, makinak ez du esne gehiago emango, eta herritarrek mendira igo beharko dute baserriko esnea zuzenean erosi nahi badute.