Miren Garate
Mugak Euskadiko Arkitekturaren Nazioarteko II. Bienalaren testuinguruan, Orain diseinua! Euskadi eta industria erakusketa dago ikusgai Donostiako Tabakaleran —otsailaren 9ra arte—. Erakusketa horren harira, jarduera osagarriak egiteko premia ikusi zuten, eta horietako bat izango da Orain diseinugileak! Erronka berrietarako profesionalak mahai ingurua. Euskadiko Diseinugileen Elkarteak (Eide) eta Tabakalerak antolatuta, "diseinuaren euskal ekosisteman" parte hartzen duten hainbat eragile bilduko dituzte, lanbideak izandako bilakaeraz eta etorkizuneko erronkez hitz egiteko, besteak beste. Ostegunean izango da, eta Olaia Irulegi (Lasarte-Oria, 1981) diseinatzaile, Diaradesign enpresako zuzendari eta Eideko zuzendaritzako kideak moderatuko du mahai ingurua.