Rebeka Ruiz
Musika ikasten txikitan hasi zen Alazne Alberdi (Irun, 1976), eta tronpa jotzailea izango zela oso argi izan du betidanik. Barakaldoko Udal Musika Bandan lan egiten du. Goiz esnatzen da egunero, 05:30ean; autobusa hartu, eta Barakaldora (Bizkaia) joaten da lanera. Bidasoaldera itzuli, eta Hondarribiko eta Irungo musika bandak zuzentzen ditu. Are gehiago, Luis Mariano lirika elkartearen operetan kolaboratzen du. Festarako umorea duenean, Jostallu txarangarekin ere aritzen da. Egunak beretzat zenbat ordu dituen galdetuta, "zureak bezainbeste" erantzun du, barrez, "baina egia da ia beti korrika nabilela".