Eider Goenaga Lizaso
Iritsi da ostirala", dio abestiak. Ostiralak berez dira bereziak, eta Alkizako Eskolan, are bereziagoak. Haur Hezkuntzako hemeretzi umeak (2-6 urte) basora joaten dira, ostiralero, Baso Eskola metodologiari jarraituz. "Gutxitan gelditu behar izan dugu gelan; normalean, euria, elurra, beroa, hotza... berdin zaio: basora joaten gara. Umeen segurtasuna bermatzea, hori da muga bakarra", azaldu du Jone Zuaznabar HHko irakasleak. Ez dago eguraldi txarrik, arropa desegokia baizik, Norvegiako esaera zahar batek dioenez. "Eta Alkizan kasu egiten diogu horri", gehitu du Ana Hernandezek, HHko beste irakasleak.