Eskakizunak

EAEn familia harrera arautzen duen 179/2018 Dekretuak zehazten du zer baldintza bete behar dituzten harrera familia espezializatuek. Prestakuntza Ikasketak. Gizarte Hezkuntza, Irakasle, Erizaintza, Medikuntza, Pedagogia, Psikopedagogia, Psikologia, Soziologia, Gizarte Lan edo Gizarte eta Kultura Antropologiako diploma, lizentzia edo gradua izatea, edo, halakorik ezean, unibertsitatekoak ez diren baina osasun arloarekin edo gizarte komunitatearekin edo gizarte hezkuntzarekin zerikusia duten bestelako prestakuntza gradua...

50

HAURRAK, FAMILIA ZAIN Behar bereziak dituzten 50 haur bizi dira gaur egun Gipuzkoako harrera zentroetan. Borondatezko familiek ez diete balio haur horiei.

Beharren neurriko familiak

Beharren neurriko familiak

Miren Garate
Luisak 10 urte ditu. Atzerapen kognitiboa eta epilepsia ditu, eta ikusmen mugatua. Oso maiz izaten ditu buruko minak, eta portaera kontrolatzeko zailtasunak ditu, bai helduekin, baita umeekin ere. Mariak 16 urte ditu. Ez du bere familiarekin harremanik izan nahi. Oso itxia da, eta asko kostatzen zaio harremanak egitea, baina harrera familia bat eskatzen du.

Elizako obren penitentzia

Elizako obren penitentzia

Aitziber Arzallus

Luze doaz Zestoako Andre Mariaren Jasokundearen parrokian egiten ari diren lanak. Iragan abenduaren 1ean bi urte bete ziren tximista batek elizako kanpandorrea jo zuenetik. Kanpandorrea bera txikitzeaz gain, eraikinean kalte larriak eragin zituen ezbehar hark. Ia 25 hilabete joan dira ordutik, baina parrokia itxita dago oraindik, eta hura lehenera itzultzeko lanek aurrera segitzen dute. "Azkenetan" direla ziurtatu du Martin Artola Zestoako jarduneko parrokoak —Koldo Intxausti bajan dagoen parrokoaren ordezkoak—, eta "aurki" eliza zabaltzeko moduan izango direla. Ikusitakoak ikusita, ordea, ez da ausartu irekierari datarik jartzen.

Kamisete(ki)n historia idatziz

Kamisete(ki)n historia idatziz

Beñat Alberdi

Oroitzapen gisa eros daiteke kamiseta bat; kontzertu batekoa, kasurako. Baina, finean, elastikoa bera bilakatzen da gogorapen edo bertara heltzeko kanal. Beste kontu bat da kamiseta horrek non bukatu duen; pijama gisa askotan. Iker Barandiaran kazetari arrasatearrak gordeta dauzka kamiseta gehienak, eta hari gisa hartu ditu Twitterren #kontamisetak eta #kamitales traolekin. Elastikoa bitarteko gisa hartuta, harekin lotura zuzena duten gertakariak kontatzen ditu sare sozial horretan, izan kontzertu bat, musika talde baten konturen bat, edo pasadizoren bat.

Antiguako jaiak

Joan den asteburuan hasi ziren Donostiako Antigua auzoko jaiak, baina asteburu luzea daukate gaurtik astelehenera arte. Besteak beste, poteo elegantea izango dute gaur, eta San Sebastian eguna astelehenean. Urtarrilak 17, ostirala 17:00. Txokolate jatea eta mozorro festa. Eguraldi ona egingo balu, Gaskuña plazan; bestela, frontoian. 17:00. Ziklo-kross kinkia, auzoan zehar. 19:30. Herri luntxa, Txalupagillene plazan, ondoren poteo elegantera doazenentzat. 19:30....

Urte osoko itxaronaldia, eta egun bateko leherketa

Urte osoko itxaronaldia, eta egun bateko leherketa

U. Zubeldia

"Bagera, gu ere bai, gu beti pozez, beti alai, beti alai!". Donostian eta Azpeitian gehienek urte osoa igarotzen dute Sansebastian eguna noiz iritsiko zain, eta egun bakarreko danbor leherketa izaten da gero. Itxaronaldia amaituta, igande iluntzean hasiko da 24 orduko festa. Berritasunak izango dira aurten, bi kasuetan zenbait danborrada berri ibiliko baitira kalez kale. Helduen danborradan, Donostian bost talde berri sortu dira: Eroski Lankide, Karmelo Txiki, 14 Gurutze, ONCE eta Anaiak Hirian. Azpeitian, berriz, hiru dira danborrada berriak: Izarraitzpe, Ilunpe eta Inpernue.