Unai Zubeldia
Joan den asteburuko beroketa lanen ondoren, astelehenean danbor soinuekin indarrak ahitu arteko atsedenik ez dute izango, asteburu luze honetan, Donostian, Antiguako jaietan. "Oso giro onean joan da lehen asteburua, jende dezente inguratu da, eta ez dugu izan gorabehera berezirik", adierazi du Asier Garikano Antiguako jai batzordeko kideak.
