Goranzko sekuentziari segida

Goranzko sekuentziari segida

Eider Goenaga Lizaso

Hauteskundeek utzitako argazkiaz baino gehiago, fotogramaz hitz egitea gustatzen zaio Ion Ansa analista politikoari. "Mugimenduan dauden argazkiak dira fotogramak, eta sekuentziak osatzen dituzte. Nire ustez, erantzun egokiagoak aurkitzen ditugu emaitzen eboluzio bat sekuentzia gisa aztertzen dugunean. Oso zaila baita momentu bat bere testuingurutik bakartzea". Ildo horretan, EAJ eta EH Bildu goranzko sekuentzia batean ikusten ditu Ansak, eta maiatzaren 26ko udal eta foru hauteskundeak sekuentziaren segida izango direla aurreikusten du, "ñabardura batzuekin".

Gipuzkoan hiru esparru: Tolosa, Irun eta Donostia

Carlos Hernandez kazetari espainiarraren ikerketa bati esker, 36ko gerrari buruzko datu gehiago jakin ahal izan dira duela gutxi. 1936 eta 1959 artean, guztira, 296 kontzentrazio esparru izan ziren Espainiako Estatu osoan; uste baino ehun gehiago, hain zuzen. Kalkuluen arabera, 700.000 eta milioi bat lagun artean igaro ziren eremu horietatik, eta bakoitzak, batez beste, bost urte igaro zituen bertan. Esklabo gisa...

Gotorleku edo gorroto leku bat

Gotorleku edo gorroto leku bat

Josu Artutxa Dorronsoro
Zortzi hamarkada egin behar dira atzera. 1939ko apirilaren 1a: hiru urtez Espainiako II. Errepublikaren aurka matxinatutako militarrek garaipena aldarrikatu zuten, ofizialki, Francisco Franco jeneralak eskuz idatzitako gerra partearen bitartez.

Argi izpi bat bakardadean

Argi izpi bat bakardadean

Eider Goenaga Lizaso

Maria Lakunza, ikasgelan, Rosa Parks autobusean bezala irudikatzen du Luis Garbaio idazle eta kazetariak (Lizarra, Nafarroa, 1956): bakar-bakarrik. Izan ere, ikasketa prozesu osoan emakume bakarra izan zen gelan; bakarra batxilergoan, bakarra zuzenbide ikasketetan... Ibilbide profesionalean ere Lakunzak (Iruñea, 1900-1984) "genero bakardade izugarria" pairatu zuela dio Garbaiok.

Kronometroa azkarregi doa

Kronometroa azkarregi doa

Kerman Garralda Zubimendi

Batzuetan, ordulariak azkarregi egiten du korrika, eta besteetan, motelegi. Egiari zor, denborak aspaldi topatu zuen bere gustuko erritmoa, eta fin eusten dio horri, baina Izazpin behera sufrikario betean hauspoa berobero daraman lasterkariak nahiagoko luke segundoak motelago igaroko balira; 500 euroko saria egoten da Ezkioko helmugan probako errekorra hobetzen duenarentzat, baina txekeak hauts apur bat du jada, 37 urte daramatza-eta nork jasoko zain.

Egitaraua

Aurten bost saio izango dira Intxaurrondoko Ibiltariaren Astean. Etzi lehenengoa, eta ostiralean azkena. 18:30ean hasiko da etziko saioa eta 20:00etan gainerako laurak. Maiatzak 5, igandea Sueños y sabores. Helena Taberna eta Oraitz Garcia. Zaporeak elkarteak Atenasen egunero egiten duen lanari buruzkoa da filma. Gaztelaniaz emango dute, euskarazko azpidatziekin. Maiatzak 7, asteartea Papua Nueva Guinea. Iñaki Caperochipiren dokumentala. Australiatik iparraldera dagoen...

Sekta batentzat biktima perfektua

Danel Agirre

Ufologo bilakatzeko egitasmoarekin bateraezina zelakoan laga nion katoliko izateari. Erosi nituen lehenbiziko liburuak, 8 bat urterekin, Fernando Jimenez del Oso eta Juan Jose Benitezek idatzitakoak ziren. Gizabanako moduan kontzientzia osoa garatzeko ezinbestekoak diren bi heldulekuak eskaini zizkidaten, Elizak lehenago bezala. Egunerokoaren labirintoan ez galtzeko jomuga zehatza, betebehar benetan oinarrizkoa, batetik (izuagatik on egiten saiatzeari utzi, eta buru-belarri plater hegalariak bilatzera pasatu nintzen, nire kasuan). Bizitzaren misterioari erantzun behin betikoa, edo erantzun hori laster iritsiko zelako agintza behintzat, bestetik.

Hegaldirik gabeko bidaiak

Hegaldirik gabeko bidaiak

Unai Zubeldia

Bidaia bat barrutik bizitzeko, ez da beharrezkoa hegazkin txartela, maleta eta gida liburua ondoan izatea. Areto bateko aulkian eserita ere bidaia daiteke gaur egun, beste batzuek munduan barrena bizi izandakoak entzunez. Bidaiatzeko beste modu bat da hori. Bidaia bakoitzak txoko preziatu bat izaten du norberaren barruan, baina, duela 25 urte, esperientzia horiek gainerako herritarrei helaraztea ere "polita eta aberasgarria" izan zitekeela pentsatu zuten Donostiako Intxaurrondo auzoan.