Porlanaren jonkiak gara

Leire Narbaiza

Azken boladan nahiko zeregin gogaikarrian nabil sartuta; medikutan, alegia. Laguntzaile gisa joaten naiz proba eta kontsultetara, eta aukera izan dut Eibarko ospitale berrian probatzeko. Estetikaz ez dut ezer esango, baina barruko kolore eta uniformetasunaz asko idatz liteke. Aurreko baten, erradiologian sartu ginen. Ez zegoen inor karraju luze hartan, eta beldurrezko film baterako lokalizazio egokia izan litekeela begitandu zitzaidan. Hormak eta ateak kolore berdekoak, baina ilar-pureak duen berde hori, 70eko hamarkadatik ateratakoa iruditu zitzaidan. Dena berdina ospitale osoan, ez dago mediku edota espezialitateen izenik ateetan, zenbakiak besterik ez. Eta zenbakiak Osakidetzako urdin horretan... Ez dira ondo ezkontzen kolore biak!

Zenbait datu

Zenbait datu esanguratsu topa daitezke Espainiako Gorteetarako hauteskundeen datuak alderatuz: EAJ 1982tik, onenak. 1982an 125.389 boto lortu zituen EAJk, eta hortik urrun ibili izan da ordutik. 1989an lortu zuen emaitza txarrena: 57.290 boto, HB, PSE eta EAren atzetik. EH Bildu Erdibidean. Kongresura lehen aldiz aurkeztu zenean lortu zituen HBk emaitzarik txarrenak: 57.811 boto. Onenak, 2011n, Amaiur koalizioan aurkeztu zenean: 130.055....

Goranzko sekuentziari segida

Goranzko sekuentziari segida

Eider Goenaga Lizaso

Hauteskundeek utzitako argazkiaz baino gehiago, fotogramaz hitz egitea gustatzen zaio Ion Ansa analista politikoari. "Mugimenduan dauden argazkiak dira fotogramak, eta sekuentziak osatzen dituzte. Nire ustez, erantzun egokiagoak aurkitzen ditugu emaitzen eboluzio bat sekuentzia gisa aztertzen dugunean. Oso zaila baita momentu bat bere testuingurutik bakartzea". Ildo horretan, EAJ eta EH Bildu goranzko sekuentzia batean ikusten ditu Ansak, eta maiatzaren 26ko udal eta foru hauteskundeak sekuentziaren segida izango direla aurreikusten du, "ñabardura batzuekin".

Gipuzkoan hiru esparru: Tolosa, Irun eta Donostia

Carlos Hernandez kazetari espainiarraren ikerketa bati esker, 36ko gerrari buruzko datu gehiago jakin ahal izan dira duela gutxi. 1936 eta 1959 artean, guztira, 296 kontzentrazio esparru izan ziren Espainiako Estatu osoan; uste baino ehun gehiago, hain zuzen. Kalkuluen arabera, 700.000 eta milioi bat lagun artean igaro ziren eremu horietatik, eta bakoitzak, batez beste, bost urte igaro zituen bertan. Esklabo gisa...

Gotorleku edo gorroto leku bat

Gotorleku edo gorroto leku bat

Josu Artutxa Dorronsoro
Zortzi hamarkada egin behar dira atzera. 1939ko apirilaren 1a: hiru urtez Espainiako II. Errepublikaren aurka matxinatutako militarrek garaipena aldarrikatu zuten, ofizialki, Francisco Franco jeneralak eskuz idatzitako gerra partearen bitartez.

Argi izpi bat bakardadean

Argi izpi bat bakardadean

Eider Goenaga Lizaso

Maria Lakunza, ikasgelan, Rosa Parks autobusean bezala irudikatzen du Luis Garbaio idazle eta kazetariak (Lizarra, Nafarroa, 1956): bakar-bakarrik. Izan ere, ikasketa prozesu osoan emakume bakarra izan zen gelan; bakarra batxilergoan, bakarra zuzenbide ikasketetan... Ibilbide profesionalean ere Lakunzak (Iruñea, 1900-1984) "genero bakardade izugarria" pairatu zuela dio Garbaiok.

Kronometroa azkarregi doa

Kronometroa azkarregi doa

Kerman Garralda Zubimendi

Batzuetan, ordulariak azkarregi egiten du korrika, eta besteetan, motelegi. Egiari zor, denborak aspaldi topatu zuen bere gustuko erritmoa, eta fin eusten dio horri, baina Izazpin behera sufrikario betean hauspoa berobero daraman lasterkariak nahiagoko luke segundoak motelago igaroko balira; 500 euroko saria egoten da Ezkioko helmugan probako errekorra hobetzen duenarentzat, baina txekeak hauts apur bat du jada, 37 urte daramatza-eta nork jasoko zain.