Hiru gatazka “potolo” mahai gainean

Gipuzkoako Foru Aldundiko Langile Batzordeak protesta egin zuen astelehenean, Tabakalera aurrean, aldundiak “gobernantza onaz” antolatutako jardunaldien harira. “Gobernantza berriaz ari dira hizketan, baina publizitate kanpaina handi bat da dena; etxe barruan justu alderantziz gobernatzen dute gero”, adierazi du Amaia Arruti Agirre aldundiko Langile Batzordeko lehendakariak (LAB). Arrutiren esanetan, “hiru borrokaldi potolo” dituzte esku artean, eta hirurak jaso zituzten elkarretaratzean. Suhiltzaileen...

Ametzetatik errealitatera

Ametzetatik errealitatera

Asier Perez-Karkamo

Gizakiak esku hartu izan ez balu, Jaizkibel mendiaren ia %89 ametzez beteta legoke jada, %8 haritzez, %2 itsaslabarrak hartuko zukeen, eta gainontzekoa, haltzek, erreka ertzeko zuhaitzek. Ametzak izango lirateke hamar hektareatik ia bederatzi, eta, haritzak gehituz gero, %96tik gora lirateke. Egun, eremu osoaren %12 da basoa, eta ametzek mendiaren %6 baino ez dute betetzen.

Ehun mila esker boluntarioei

Ehun mila esker boluntarioei

Kerman Garralda Zubimendi

Ehunmiliak ultratraileko antolatzaileek ez dakite ekitaldi txikirik antolatzen, eta handia izango da lasterketako boluntarioen lana aitortzeko prestatu duten festa ere: "Ekintzaz betetako egun bat antolatu dugu. Esaterako, badakigu gure boluntario asko gurasoak direla, eta, hortaz, haurrentzako puzgarriak, antzerkia, mendi ibilaldia eta abar antolatu ditugu. Jateko eta edateko guneak ere prestatu ditugu, musika emanaldiak, hitzaldiak...", azaldu du Mikel Valdivielso Ehunmiliak ultratraileko koordinatzaileak.

Iban Nikolai: “Mikromundu bat da hau, eta jende dezente mugitzen da inguruan”

Iban Nikolai: “Mikromundu bat da hau, eta jende dezente mugitzen da inguruan”

Eider Goenaga Lizaso

1997an, didjeriduak konkistatu egin zuen Iban Nikolai (Oiartzun, 1978), eta geroztik ez du askatu instrumentua. "Munduko haizezko instrumenturik sinpleena" izan arren, aukera ugari eskaintzen duela dio, eta, hori erakutsi asmoz, emanaldiak eskaintzen ari da herriz herri. Tolosako Hiru tabernan izan zen igandean; Donostiako Aurresku tabernan joko du martxoaren 15ean, eta Iruñeko Herriko tabernan, apirilaren 3an. Sei disko kaleratu ditu Nikolaik, eta musikari ezagun ugarirekin egin ditu kolaborazioak: besteak beste, Pascal Gaigne, Xabi San Sebastian, Zea Mays, Ibon Koteron, Briganthya eta Oreka TXrekin.

Lou, bizi-bizirik

Lou, bizi-bizirik

Aitziber Arzallus
Oroitzen dena inoiz ez bada hiltzen, bizi-bizirik jarraitzen du Lou Olanguak. Besteak beste, Humedecidos, O.K. Korral eta Las Lagartas taldeetako abeslaria izan zen zarauztarra; 80ko hamarkadan, punk-rock munduan emakumerik ia ibiltzen ez zen garaian oholtzara igo ziren gutxi haietako bat.

Kooperatibismoa arte bihurtuta

Kooperatibismoa arte bihurtuta

Unai Zubeldia

Merkatuari begira bizi da kooperatibismoa. Negozioak, produktu berriak, balantze ekonomikoak, salmentak... Egunerokoan ohiko kontuak izaten dira horiek Mondragon korporazioan, baina, herritarrengana gerturatu nahian, 75 urte luzeko mugimendu horri musika jartzea erabaki zuten lehenengo —Humanity at music—; kooperazio lanarekin narrazio laburrak, bertsoak eta ilustrazioak batu, eta 2018ko abenduan liburua kaleratu zuten ondoren; eta bide horretan sortutako elkarlanarekin "ikuskizun erraldoi bat" sortzea erabaki zuten azkenik.

Itxaronaldi luzea IAT-n

Itxaronaldi luzea IAT-n

Eider Goenaga Lizaso

Ibilgailuaren Azterketa Teknikoa (IAT) pasatu behar duten ibilgailuen jabeei ohartarazpen argi bat egin die Alfonso Artolak: ibiltzeko garaiz, eta ez uzteko ibilgailuaren azterketa azken unera arte. Arrazoi argi bat dago horren atzean, Gipuzkoan, IAT azterketa egiten duten zentroetan, ordua ez dute ematen berehalakoan. Irungoan ez dago ordurik martxoaren 20ra arte; Urnietan, berriz, martxoaren 26rako ari dira ordua ematen.