Gizartea

Ana Maria Briongos: “Irani buruzko irudi faltsua jasotzen dugu”

Ana Maria Briongos: “Irani buruzko irudi faltsua jasotzen dugu”

Eider Goenaga Lizaso

Ana Maria Briongos (Bartzelona, 1946) Tolosako Topic-en izango da gaur, 19:30ean, hitzaldia ematen. Idazlea eta bidaiaria da; lanerako eta bizitzarako inspirazio iturri ditu bidaiak. Afganistan, Iran eta India izango ditu hizpide. 1968an Afganistanera iritsi zen, eta gerora ezagutu ditu besteak. Besteak beste, herrialde horietan izandako aldaketa handiez eta hango emakumeez hitz egingo du Briongosek Tolosan, Amalur jardunaldien barruan.

Artea, barrukoak kanporatzeko bide

Artea, barrukoak kanporatzeko bide

Aitziber Arzallus

Hartz zuria animalia totemikoa da kultura askotan, naturaz gaindiko indarrak eta ezaugarri espiritualak dituen izaki bat. Adorearen, barne indarraren eta nahimenaren iruditzat dute askok, eta introspekziorako gaitasuna du ahalmen goren. Hartza totemtzat daukaten kulturetan, uste dute norberak barruan duela gaitz guztien sendabidea eta barne azterketa dela hura kanporatzeko bidea. Ione Urrestillarentzat ere (Azpeitia, 1971) animalia totemikoa da hartz zuria. Eta horregatik jarri dio Zuri Hartz izena Azpeitiko Erdikalean ireki duen arte eskola eta galeriari. "Niretzat, artea barruan daukadana ateratzeko modua da, beharra da, liberazioa; eta horretarako da espazio hau: gure barruarekin konektatzeko eta barruan daukagun hori kanporatzeko".

Herrien borroka irudi bihurtuta

Herrien borroka irudi bihurtuta

Unai Zubeldia

El Salvadorreko metal meatzaritza gelditzeko borroka; Aralarko parke naturalaren ezagutza eta sentsibilizazioa; Indonesiako Seko komunitatean eraiki nahi duten energia hidroelektrikoko plantaren aurkako borroka; Kukama Kukamiria herri indigenan petrolio ustiapenak sortu duen kutsadura... Herriak eta borrokak. Horixe da Ekologistak Martxan eta Mugarik Gabeko Ingeniaritza taldeek film eta dokumental bidez islatu nahi duten errealitatea.

Zubiak berreraikitzeko pausoa

Zubiak berreraikitzeko pausoa

Eider Goenaga Lizaso

Bi aldeetan dago sufritu duen jendea. Nik sufritu dut, baina gaur egun, zorionez, horrek ez du baldintzatzen nire bizitza. Gorrotorik gabe bizitzen erakutsi ziguten etxean, eta aurrera begiratu nahi dut nik. Uste dut bizikidetza dela etorkizunerako bidea; zubiak berreraiki behar ditugu, zubi asko ditugu eraikitzeko". Estefania Morcillo (Hernani, 1974) PSE-EEko zinegotzi ohiaren hitzak dira horiek. 1960. eta 2018. urteen artean motibazio politikoz urratutako giza eskubideez eta beste sufrimenduez Aranzadik eginiko txostenean ageri diren 416 pertsonetako bat da Morcillo.

Erizainek eta gorrek elkar hobeto ulertzeko piktograma bat sortu dute

Erizainek eta gorrek elkar hobeto ulertzeko piktograma bat sortu dute

Unai Zubeldia

Larunbata. 02:00ak. Erori, buruan kolpea hartu, eta larrialdietara joan behar izan du pertsona batek. Gorra da. Nola azaldu medikuari zer gertatu zaion, hark zeinu hizkuntza ez badaki? Entzumen arazoak dauzka Ainhoa Ruiz de Angulok —Zeinu Kaxako irakaslea da—, eta beste bi kasu ere jarri ditu mahai gainean: "Ebakuntza batean, nola komunikatu medikuek maskaratxoa jarrita badaukate? Edo familia medikuak deitu zain gaudenean, zer egin medikuak hitzez bakarrik esaten badu gure izena? Komunikazio arazo bat sortzen da hor".

Ibilbide berbera, kutsatu gabe

Ibilbide berbera, kutsatu gabe

Imanol Saiz

Jendetza biltzen da, egunero, Irungo Zaisa, Fermin Calbeton edo Zabaltza plazako autobus geltokietan. Astelehenetik igandera, ehunka irundarrek erabiltzen dute L1 linea, Bidasoko Ospitalera, lanera nahiz San Miguel ingurura joateko. Hiriko linea gisa gehien erabilia da; urtean, milioi bat bidaiari baino gehiago mugitzen ditu.

Omenaldi goxotik bultzadara

Omenaldi goxotik bultzadara

Unai Zubeldia

Eskaera bat baino gehiago jaso zituzten urtea hasi berritan. Batean eta bestean, elkarte askoren parte izan zen Aitor Sarasua, eta haren oroimenez ekitaldiren bat egiteko beharra sentitu zuten horietako askok eta askok. Iazko azaroaren 14an hil zen Sarasua, gaixotasun larri baten ondorioz, eta, omenaldi giroan, herritar talde batek haren bizitza oinarri izango zuen ikuskizun bat gorpuzten hastea erabaki zuen. Hilabete gutxi geroago, bihar taularatuko dute Hegotik Iparrerantz ikuskizuna, Aretxabaletako Ibarra kiroldegian, 18:00etan. Aretxabaletan jaio zen Aitor Sarasua, 1967an, eta Itsasun (Lapurdi) bizi izan zen azken urteotan.

Hitza lagun duten artistak

Hitza lagun duten artistak

Irati Saizar Artola

Batez ere hitza erabiltzen duten artistak eta haien lanak sustatzeko helburuarekin antolatu du Ahoz Aho jaialdia, hamabigarrenez, Intujai Teatroak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Tolosako eta Ordiziako udalen laguntzaz.

Pintzelkada moreak

Pintzelkada moreak

Karmele Uribesalgo Alzola

Emakumeek sortutako arteak bi txoko izango ditu Debagoienean hilabete honetan: Arrasateko Kulturate, eta Bergarako Aroztegi aretoa. Herriko emakume sortzaileek erakusketa bana osatu dute toki horietan, euren lanekin. Martxoaren 8a aprobetxatuta, emakumeen lanak ikusarazi nahi izan dituzte.

Belaunaldi guztiak borroka berean

Belaunaldi guztiak borroka berean

Aitziber Arzallus
Martxoaren 8a da, eta Euskal Herriko emakumeak 24 orduz lanuztera deitu ditu Euskal Herriko mugimendu feministak. Iazko lanuzteek izan zuten erantzuna ikusita, aurtengo greba ere arrakastatsua izango dela pentsa liteke, eta egunean zehar han eta hemen egingo diren mobilizazioetan jende askok parte hartuko duela.