Kultura

Zahartzaroari musika jarrita

Zahartzaroari musika jarrita

Aitziber Arzallus
Musika egitea gimnasia egitea da garunarentzat". David Bueno neurozientzialari katalanaren hitzak dira, eta hitz horiek bere egin ditu Xabier Lizaso pianista eta ikerlariak (Orio, 1965). Esperientziak erakutsi dio hala dela.

Olatu gainean

Olatu gainean

Unai Zubeldia
Musika jaialdi bat baino askoz gehiago da Atlantikaldia; itsasoarekin aurrez aurreko elkarrizketa bat, kresal ukituko kultur topaketa bat. 2014an antolatu zuten lehen aldiz, "Errenteriaren itsas memoria berreskuratzeko, eta herria mundura begira eta mundua herrira begira jartzeko helburuarekin".

Zintzotasuna ohitura bihurtuta

Zintzotasuna ohitura bihurtuta

Unai Zubeldia

Ezkutu samarrean egoten da beti Maite Sukia (Lazkao, 1981), ia anonimotasunean; ikus-entzuleen bista-bistan egoten da, berriz, Inaxio Usarralde (Aginaga, Usurbil, 1967), taula gainera igota. Bertso saioa hasi eta bukatu, zenbakien saltsan murgilduta ibiltzen da Sukia, eta Usarralderen ahotik ateratzen dira bertsolarien garuna sutan hasi aurreko azken hitzak. Bihar Oñatin jokatuko dute Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final-zortzirenetako lehen saioa, eta, hiru hilabeteren ondoren, abenduaren 14an izango da finala, Donostian; tarte horretan, 48 bertsolari ariko dira lehian azken fasean, baina, txapelketek bidea egingo badute, ezinbestekoa izaten da epaileen eta gai jartzaileen lan zintzoa eta zorrotza.

Musika urbanoaren trostan

Musika urbanoaren trostan

Eider Goenaga Lizaso
Iritsi da Donostia Festibala, urteotan jende askorentzat huts egin ezinezko zita bihurtu dena. Bederatzigarren ekitaldia du aurtengoa, baina jaialdiak ez dauka zerikusirik duela bederatzi urtekoarekin.

Oianguko balkoitik rocka entzuten da

Oianguko balkoitik rocka entzuten da

Kerman Garralda Zubimendi
Bertsolariak gustura aritzen dira balkoitik balkoira bertsotan, batek hasi eta besteak erantzun. Behetik entzuten ari den musikariak, ziurrenik, inbidia apur batekin entzungo du protagonisten jarduna, eurek ez dutelako aukerarik izaten halako oholtza batean jotzeko.

Hogei urteren ostean, ausartago

Hogei urteren ostean, ausartago

Iñigo Terradillos Gaztañaga

Musika talde baten helbururik zailenetakoa lortu du Alos Quartetek: soinu bereizgarria izatea. Taldekideek nabarmendu dutenez, atzean duten hogei urteko bideari eta lan egiteko moduari esker iritsi dira helburu horretara, eta "ezaugarri horren adierazle argia" da urteurren borobilaren harira kaleratu berri duten Lau diskoa.

Uda amaieraren lekuko

Uda amaieraren lekuko

Unai Zubeldia

Eibar aldean egutegian Arrate Egunari begiratzea baino hoberik ez da izaten ulertzeko udak eman beharreko gehienak eman dituela. "Urtero, irailaren 8an izaten da Arrate Eguna, eta egun horren ondorena normaltasun seinale izaten da eibartar gehienontzat; uda amaiera eta ohiko bizimodura buelta, guretzat horixe da Arrate Eguna". Hala azaldu du Patxi Lejardik, Eibarko Udaleko Kultur zinegotziak. "Eibartarrontzat oso jai garrantzitsua da Arratekoa, oso alaia. Erlijio kutsuaz aparte, guretzat oso berezia da Arrateko Ama; gure zaindaria da, oso gauza maitagarria".

Elkanoren uberan sartuta

Elkanoren uberan sartuta

Aitziber Arzallus
Getarian bihar ekingo diete Elkanoren mundu biraren V. mendeurrena gogoratzeko ekitaldiei; Elkanoren Itsasoratzea kultur jaialdia antolatu dute bihartik irailaren 17ra.

Iñaki Olazabal: “Jai polita da; zerbait egin behar genuke oihartzun emateko”

Iñaki Olazabal: “Jai polita da; zerbait egin behar genuke oihartzun emateko”

Eider Goenaga Lizaso

Gaur eta bihar festa egunak dira Irunen. Euskal Jiraren 41. ekitaldia egingo dute, eta Euskal Jira elkarteko Iñaki Olazabalen (Irun, 1975) arabera, festa berezia izaten da irundar askorentzat. Herrian jaiak erreferentzialtasuna baduela dio, baina kanpoan ezagutaraztea falta zaiela, agian. Euren erronka nagusietako bat da jendeak festa ezagutzea eta horiek Euskal Jirara hurbiltzea.