gipuzkoa

73 urte lur azpian, gaur arte

73 urte lur azpian, gaur arte

Asier Perez-Karkamo

Madrilgo Alcala de Henaresko hilerrian lurperatu zuten, 1945eko urtarrilaren 18an. Bi egun lehenago fusilatu zuten. PCE Espainiako Alderdi Komunistako idazkari nagusia zen, kargu hori betetzeko erbestetik itzuli zenetik. 1943ko martxoan atxilotu zuten, Madrilen, eta 153 egunez torturatu epailearengana eraman aurretik. Gaur berreskuratuko dituzte Jesus Karrera Olaskoaga hondarribiarraren hezur txikituak, herrian atseden har dezaten.

Sekretu bakarra, pasioa

Sekretu bakarra, pasioa

Unai Zubeldia

Boluntarioak gara denok". Nahiz eta profesionalen gisan lan egiten duten. "Inork ez du kobratzen hemen, ez kimuen taldeko entrenatzaileak eta ezta senior mailakoenak ere. Jende askoren borondate ona, horixe da klubaren sekretua". Inma Saenz de Santamaria da Zarauzko eskubaloi klubeko presidentea —Juanan Urdangarin ere aritzen da lan horietan—, eta "denboraldiko garairik zailenean" murgilduta dabiltza orain. "Jarraitu, ez jarraitu, denekin hitz egiteko garaia izaten da hau, eta ez da erraza eskaintzeko askorik ez daukazunean guztiei proiektua babesten jarrai dezatela eskatzea". 35 talde, 600 fitxa baino gehiago eta 100-120 entrenatzaile eta laguntzaile daude guztiak horren atzean, 23.000 biztanle dituen herrian.

4

N-1eko bidesarietan bildurikoa, milioi eurotan N-1 errepidean kamioientzako jarritako AT bidesarietan —Irun, Andoain eta Etzegaraten daude— lau milioi euro bildu ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak, urtarrilaren 9an martxan jarri zutenetik. 8,7 milioi eurokoa zen urte osorako aurreikuspena. EAEko Auzitegi Nagusiak bidesarien kontrako epaia kaleratu zuen arren, aldundiak ez zuen utzi bertan behera, eta helegitea jarri zion...

San Lorentzoko tuneleko obrak hil amaieran hastea aurreikusten dute

San Lorentzoko tuneleko obrak hil amaieran hastea aurreikusten dute

Eider Goenaga Lizaso

Europak ezarritako segurtasun arauak bete ahal izateko, Gipuzkoako Foru Aldundiak obrak egin behar ditu 500 metro baino luzeagoak diren hainbat tuneletan. A-15 autobideko San Lorentzoko tunelekoa izango da lehenengoa, Iruñerako noranzkoan. Aldundiaren hasierako asmoa obrak maiatzean hastea bazen ere, atzeratu egin behar izan zituzten lanak —besteak beste, baldintza meteorologikoak tarteko—; baina, aldundiak baieztatu duenez, jada hasi dira obrei ekin aurreko prestakuntza lanekin, eta, ondo bidean, pare bat aste beharko dituzte horiek bukatzeko. Beraz, hilabetea amaitzerako hasi nahiko lukete tunela konpontzen.

Zorua konpontzeko lanak egingo dituzte N-1ean

Uda da errepideak konpontzeko garaia: eguraldi ona behar delako eta, oporrak tarteko, zirkulazio gutxiagoko egunak direlako. Hala, uztailetik irailera, Gipuzkoako Foru Aldundiak zorua konpontzeko obrak egingo ditu N-1 errepideko hainbat gunetan. Hauek dira konponduko dituzten zatiak: Gasteizerako noranzkoan, Arama-Ordizia eta Legorreta-Itsasondo; eta, Irunerako noranzkoan, Itsasondo-Legorreta, Legorreta-Ikaztegieta eta Alegia-Tolosa. N-1a zirkulazio handiko errepidea da gune horretan;...

Puntaik Punta

Bisita gidatuak, musika emanaldiak, tailerrak, ikuskizunak… Datozen hiru egunetarako oso eskaintza zabala daukate prest Puntaik Punta Debagoieneko Bidezidorren Jaialdian. Tartean, hainbat bisita gidatu antolatu dituzte Debagoieneko museoetan. Aurretik izena eman beharra dago jaialdiko hainbat tailer eta ibilalditan parte hartzeko. Gaur, ekainak 15 09:30. Mendi ibilaldia. Aretxabaleta-Larrino elizatea-Urkulu urtegia-Aretxabaleta. 10:00. Mendi ibilaldia ingelesez. Arrasate-Murugain-Aretxabaleta. 16:00. Sendabelarrak...

Naturari eskua emanda

Naturari eskua emanda

Unai Zubeldia
Bakoitzaren neurrira egindako mendi ibilaldia; hamaiketako osasuntsua; mendi ibilaldien azoka; Pirritx, Porrotx eta Marimotx pailazoen emanaldia; izarrak ikusteko irteera; eta Kepa Junkera & Sorginak taldearen emanaldia.

Turismoa katalanez

Leire Narbaiza

Eguraldia dugu hizpide Euskal Eurian, halabeharrez. Gutariko asko eguzki-gosez gabiltzanez, egun libre batzuk izanda, hor abiatu ginen Eba Mirentxu legez eguzki bila hondartzara. Abestiko protagonistaren moduan Mediterraneorantz jo genuen, nahiz eta Benidorm ez izan helmuga. Kataluniara joan ginen, Tarragona aldera, kosta hartan dauden herri hiperturistikoetako batera, ezlekutzat har genezakeena. Komertzioak, dendak eta abarrak ikusita non dagoen jakin ezin den horietako bat. Kanarietan, Katalunian, Murtzian edo Huelvan egon zitekeen leku hura.