“Zuzendari ikasketarik ez dut inoiz egin; nik jotzeko ikasi nuen”

“Zuzendari ikasketarik ez dut inoiz egin; nik jotzeko ikasi nuen”

Rebeka Ruiz

Musika ikasten txikitan hasi zen Alazne Alberdi (Irun, 1976), eta tronpa jotzailea izango zela oso argi izan du betidanik. Barakaldoko Udal Musika Bandan lan egiten du. Goiz esnatzen da egunero, 05:30ean; autobusa hartu, eta Barakaldora (Bizkaia) joaten da lanera. Bidasoaldera itzuli, eta Hondarribiko eta Irungo musika bandak zuzentzen ditu. Are gehiago, Luis Mariano lirika elkartearen operetan kolaboratzen du. Festarako umorea duenean, Jostallu txarangarekin ere aritzen da. Egunak beretzat zenbat ordu dituen galdetuta, "zureak bezainbeste" erantzun du, barrez, "baina egia da ia beti korrika nabilela".

“Ahaztuta edo barruan gordeta neukan dena, mina ematen didalako”

I. Saizar Artola

Herriko jardunak eta Alurr dantza taldean egindako lanak eman diote sona Eli Nosellasi, baina urtarrilean bestelako gai batekin agertu zen haren izena lerroburuetan. 1975ean eta 1976an Jesus Muñecas Guardia Zibileko kapitainaren eta beste guardia zibil batzuen torturak jasan zituztela salatu zuten sei lagunek Tolosako epaitegian, eta tartean zen Nosellas ere. 16 urte zeuzkan orduan.

Adostasun txiki bat bai, irtenbiderik ez

Adostasun txiki bat bai, irtenbiderik ez

Unai Zubeldia

"Behin-behineko irtenbide bat" lortu dute Lasarte-Oriako Landaberri ikastetxean. "Bi asterako irtenbidea". Baina arazoak "bere horretan" jarraitzen duela berretsi du ikastetxeko organo gorenak, eta "alde guztien arteko koordinazio lana" egiteko eskatu diote Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari. "Berdin zaigu norena den obraren ardura, baina Hezkuntza Sailak berak lotu beharko du Lasarte-Oria eta Donostiako udalekin egin beharreko bilera. Hezkuntza komunitatearen parte garenez, Hezkuntza Sailari dagokio bitartekari lana egitea".

Oroimenean manten dadin

Oroimenean manten dadin

Beñat Alberdi

Alzheimerra ez da hain gaixotasun ezezaguna. Jakina da zuzenean eragiten duela eriaren memorian. Beste kontu bat da, ordea, gaur egun zein den eritasunaren errealitatea. Alzheimerra edo beste dementziaren bat dutenen senitartekoen eta lagunen Gipuzkoako elkartea da Afagi, eta, haren arabera, gaur egun 12.000 gipuzkoarrek baino gehiagok dute alzheimerra. Eriei ez ezik, ingurukoei ere eragiten die gaixotasunak; hots, zaintza lanez arduratzen direnei. Egoeraren jakitun, ikus-entzunezko ikuskizun bat prestatu dute Oñatiko Ganbara Faktoriak eta Afagi elkarteak. Bihar estreinatuko dute, Alzheimerraren Nazioarteko Egunean, Oñatiko Zubikoa pilotalekuan, 22:00etan.

Egitaraua

Atzoko lehen egunaren ondoren, gaurtik igandera ere hamaika ekitaldi izango da Errenteriako hainbat gunetan: GAUR, OSTIRALA Xenpelar Etxean 17:00-20:00. Utzitako itsasontziak erakusketa. Herrixkan 17:00-18:00. Munduko ipuinak. 17:00-19:00. Birzikleta tailerra. 17:30-19:30. Marraztuz ezabatu, Hennaren teknika ezagutzeko jarduera. 18:00-19:00. Munduko eskulanak. 18:00-20:00. Planetarioa. 00:30-01:30. Kontzertua: Mambe & Danochilango. Kalekaian 17:00-20:00. Graffiti tailerra. Gastrogunean 18:00-19:30. Bulgaritz jarduera. Javi Vergara Mugaritz jatetexeko I+G arduraduna...

Olatu gainean

Olatu gainean

Unai Zubeldia
Musika jaialdi bat baino askoz gehiago da Atlantikaldia; itsasoarekin aurrez aurreko elkarrizketa bat, kresal ukituko kultur topaketa bat. 2014an antolatu zuten lehen aldiz, "Errenteriaren itsas memoria berreskuratzeko, eta herria mundura begira eta mundua herrira begira jartzeko helburuarekin".