Gizartea

Ikasi egiten da janarekin gozatzen

Ikasi egiten da janarekin gozatzen

Kerman Garralda Zubimendi
Ez da erraza janarekin harreman osasuntsua izatea, emakumeentzat bereziki. "Modu jakin bateko gorputzak izatera behartzen gaitu patriarkatuak, eta, inkontzienteki bada ere, presio estetiko horren erruz, emakumeok gureak ez diren gorputzak izateko jarrerak barneratzen ditugu".

Ezkutuan zegoen harribitxia

Ezkutuan zegoen harribitxia

Aitziber Arzallus

Turismoa eta formakuntza sustatzeko gune berria du Azpeitiak. Eta ez nolanahiko gunea: Basazabal jauregia, hain zuzen. Alde Zaharrean dago —Enparan kalean—, eta XIV. eta XV. mendeen artean egindako eraikin errenazentista bat da. Berrogei urtez itxita egon ostean, eraikina berritu egin du Azpeitiko Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin. Urtarrilaren bukaeran zabaldu zuten, eta turismo eta trebakuntza zerbitzuak eskainiko dituzte aurrerantzean.

Erabilera arautzeak salmentak geldiarazi ditu

Erabilera arautzeak salmentak geldiarazi ditu

Aitziber Arzallus

Patinete elektrikoen eta norbanakoen mugikortasunerako gainerako ibilgailuen erabilera arautzeko neurriak hartu ditu Donostiako Udalak. Debekatu egin du horrelako ibilgailuekin espaloian ibiltzea. Parte Zaharrean, parkeetan eta oinezkoentzako guneetan ere ezingo dira ibili. Bidegorria erabili beharko dute orduko gehienez 25 kilometroko abiadura hartzen duten ibilgailuek, eta 16 urte baino gehiago eduki beharko dituzte gidariek. Hortik gorako abiadura har dezaketen ibilgailuek, berriz, errepidea erabili beharko dute, eta, gutxienez, 18 urte izan beharko dituzte gidariek. Kaskoa erabiltzea ere ezinbestekoa izango dute. 16 urtetik beherakoek, berriz, motorrik gabeko patineteak eta antzekoak erabili ahal izango dituzte soilik; bidegorrian ibili beharko dute ahal duten guztietan, nahiz eta 12 urtez azpikoek espaloia ere erabili ahal izango duten.

Gizon jaio bai, baina nolako gizon?

Gizon jaio bai, baina nolako gizon?

Beñat Alberdi

Egun, patriarkatua sustatu eta elikatzen duten sistemak eta kulturak eragin zuzena daukate gizonezkoengan ere. Argi dago beste sexuaren aldean egoera pribilegiatuan bizi dela gizonezkoa, eta baita gizarteko beste sektore batzuekin alderatuz gero ere. Itxuraz, gizonezkoak du egoeraren kontrola, eta garaile irteten da ia beti. Txanpon guztiek dauzkate bi alde, ordea. "Gizon izateko kontratua sinatzean, inork ez digu esaten letra txikia daukanik", azaldu du Juanma Feitok, Piper Txuriak elkarteko kide eta Arrasateko gizon taldeko dinamizatzaileak. "Irakurriko bagenu, inork ez luke sinatuko". Gizonezkoen zapaltzaile rolaz eta letra txikiaz hausnartzeko, gizonezkoen talde bat sortu dute Arrasaten.

Jose Antonio Villar: “Kazetaritza da iritzi publikoaren egilea eta manipulatzailea”

Jose Antonio Villar: “Kazetaritza da iritzi publikoaren egilea eta manipulatzailea”

Beñat Alberdi

Hamaika etiketa ditu, berez, Jose Antonio Villarrek (Oñati, 1939). Kantaria da, Ez dok Amairu taldeko kide izan zen, hogei urte pasatu ditu agertokietan, eta Goenkale telesailean ere aritu zen. Haren alor akademikoa ez da horren ezaguna, ordea. Urte ugari daramatza komunikazioaren arloa ikertzen eta egunez egun ikasten. Horren harira plazaratu du Nacionalismo nacionalismos. La acción comunicativa del periodismo actual liburua. Kataluniako prozesua ardatz hartuta, hedabideek zabaldu dituzten mezuak aztertu ditu oñatiarrak. Eztabaida sustatu nahi du gaiarekin.

Zaintzaileen zaintza lanetan

Zaintzaileen zaintza lanetan

Kerman Garralda Zubimendi
Adineko eta gaixo askok zaintzaileren baten beharra izaten dute egunari aurre egiteko. Halere, kasu batzuetan, zaintzaileak ere laguntza behar izaten du adinekoaren edo gaixoaren arabera.

Edertuta ere, zokoratuta

Edertuta ere, zokoratuta

Olatz Mitxelena

Pasaiako badiako lokatza hondeatzea portuko sakonera mantentzeko. Horixe izan zen Jaizkibel dragaontziaren egitekoa Pasaiako portuan aktibo egon zen bitartean. Draga 1933. urtean egin zuten Bilboko Euskalduna ontziolan, eta 50 urtez aritu zen Pasaiako portuan lanean. 1984. urtean hondartu zen, eta harentzat erabileraz kanpo geratzearekin batera hasi zen gaur arte dirauen oztopoz beteriko bidea, utzikeria eta herdoilaren kontrako borroka kasik etengabean.

Txakurraren lekuan jarrita

Txakurraren lekuan jarrita

Imanol Garcia Landa
Txakurren mundua da Xabier Moiua tolosarraren pasioa, eta ogibide bihurtu du, gainera. Maskotentzako Urubi denda dauka, batetik; eta txakurren hezkuntza eta jarrera moldaketa lantzen ditu, bestetik.