Miren Garate
Aurtengo urteari begira, ilusioz beteta zegoen Jose Antonio Lopategi Euskadiko Herri Kirol Federazioko lehendakaria. "Urte guztia fenomeno neukan antolatuta, inoiz baino hobeto". Erronketako bat zen aizkoran lehen mailako txapelketako finala eta kanporaketa Ipar Euskal Herrian jokatzea, eta Donibane Lohizuneko herriko etxearen baiezkoa ere bazuen; horrez gain, Aitor Elizegi Athleticeko lehendakariarekin adostua zuen talderen San Mameseko partida bat aprobetxatuko zutela zelai ondoko zabalgunean zenbait txapelketa antolatu, eta jendeak herri kirolak ezagutzeko. "Baina koronabirusak dena hankaz gora jarri du".