Gizartea

Adostasun txiki bat bai, irtenbiderik ez

Adostasun txiki bat bai, irtenbiderik ez

Unai Zubeldia

"Behin-behineko irtenbide bat" lortu dute Lasarte-Oriako Landaberri ikastetxean. "Bi asterako irtenbidea". Baina arazoak "bere horretan" jarraitzen duela berretsi du ikastetxeko organo gorenak, eta "alde guztien arteko koordinazio lana" egiteko eskatu diote Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari. "Berdin zaigu norena den obraren ardura, baina Hezkuntza Sailak berak lotu beharko du Lasarte-Oria eta Donostiako udalekin egin beharreko bilera. Hezkuntza komunitatearen parte garenez, Hezkuntza Sailari dagokio bitartekari lana egitea".

Oroimenean manten dadin

Oroimenean manten dadin

Beñat Alberdi

Alzheimerra ez da hain gaixotasun ezezaguna. Jakina da zuzenean eragiten duela eriaren memorian. Beste kontu bat da, ordea, gaur egun zein den eritasunaren errealitatea. Alzheimerra edo beste dementziaren bat dutenen senitartekoen eta lagunen Gipuzkoako elkartea da Afagi, eta, haren arabera, gaur egun 12.000 gipuzkoarrek baino gehiagok dute alzheimerra. Eriei ez ezik, ingurukoei ere eragiten die gaixotasunak; hots, zaintza lanez arduratzen direnei. Egoeraren jakitun, ikus-entzunezko ikuskizun bat prestatu dute Oñatiko Ganbara Faktoriak eta Afagi elkarteak. Bihar estreinatuko dute, Alzheimerraren Nazioarteko Egunean, Oñatiko Zubikoa pilotalekuan, 22:00etan.

Zahartzaroari musika jarrita

Zahartzaroari musika jarrita

Aitziber Arzallus
Musika egitea gimnasia egitea da garunarentzat". David Bueno neurozientzialari katalanaren hitzak dira, eta hitz horiek bere egin ditu Xabier Lizaso pianista eta ikerlariak (Orio, 1965). Esperientziak erakutsi dio hala dela.

Emantzipaziorako bigarren atea

Emantzipaziorako bigarren atea

Beñat Alberdi

Etxetik joateko edo emantzipatzeko zailtasunak arazo dira gaur egungo gazteen artean. Pauso hori "30 urteren bueltan" ematen dela mahaigaineratu berri du Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketarako Sailak. Datu esanguratsuak ditu gaiaren inguruan egindako txostenak: 16 eta 29 urte bitarteko gazteen artean lautik bat soilik bizi da gurasoenetik kanpo; 30 eta 34 urte arteko adin tartean, berriz, lautik hiru. Euskadiko Gazteria Kontseiluak martxoan salatu zuen besteak beste ekonomikoa dela pauso hori emateko arrazoia. Hari horretatik tiraka, neurri bat jarri dute martxan Bergarako eta Oñatiko udalek: alokairurako diru laguntzak ematen ari dira 18 eta 30 urte arteko gazteentzat.

Ulian ehizatzeko baimena lortu, eta “greba” utzi dute ehiztariek

Ulian ehizatzeko baimena lortu, eta “greba” utzi dute ehiztariek

Eider Goenaga Lizaso

Gipuzkoako ehiztariek sei hilabete zeramatzaten ehizara irten gabe, baina hori jada amaitu da. Gipuzkoako Foru Aldundiak, astearteko aldizkari ofizialean, bertan behera utzi zuen Ulian ehizatzeko debekua, ehiztarien "grebarako" arrazoi nagusietako bat.

Aspaldikoak dira Ulian ehizatzeari uzteko lehen eskaerak. Donostia inguruan 1989tik segurtasun eremu izendatutako espazioa zabaltzeko eskatu zuen Donostiako Udalak 2010ean, eta Pasaiako Udalak ere bai, 2011n. Bi udalek adierazi zuten "parke periurbanoa" dela Ulia, eta hori "bateraezina" dela ehizarekin. Aldundiak 46 ehiza postu itxi zituen 2014an.

Mari Jose Altube: “Motibaziorik gabe, obligazioa da dena, eta inork ez du gustuko”

Mari Jose Altube: “Motibaziorik gabe, obligazioa da dena, eta inork ez du gustuko”

Beñat Alberdi

Hezkuntza metodologiak eta irizpideak auzitan jarriko ditu Mari Jose Altubek (Oñati, 1966). Gaiari buruzko iritzi bat eta bakarra ez dagoela oinarri hartuta, oñatiarrak eztabaida sustatu nahi du Zer ebaluatu hizkuntza batean? Nola ebaluatu? ikastaroarekin. UEUk antolatu du, 30 ordukoa izango da, eta sarean eskainiko dute, Nafarroako Gobernuarekin elkarlanean. Beteta daude toki guztiak, baina itxaron zerrendan izena eman daiteke irailaren 18ra arte.