Ez gaitezen higuingarriak izan!

Leire Narbaiza
Kanpineko igerilekuan nago, gerizpetan arratsaldeaz disfrutatzen. Oso ondo dago guztia prestatuta pandemia sasoirako, eta hiru metroko distantzia mantendu egiten da hamaka artean. Eskerrak! Zeren nire ondoan dagoen ama bartz-orrazia (liendrera: zorriak izan edo, egoteko susmoa edukiz gero, erabiltzen den hortz estuko orrazia) ari zaion pasatzen semeari. Haluzinatuta nago, orrazi pasada bakoitzeko, paper baten gainean astintzen baitu, eta atzazalekin bartz edota zorriak akabatu. Higuingarria leku publiko baten.

Udalen laguntzaren premian

Udalen laguntzaren premian

Miren Garate

Aurtengo urteari begira, ilusioz beteta zegoen Jose Antonio Lopategi Euskadiko Herri Kirol Federazioko lehendakaria. "Urte guztia fenomeno neukan antolatuta, inoiz baino hobeto". Erronketako bat zen aizkoran lehen mailako txapelketako finala eta kanporaketa Ipar Euskal Herrian jokatzea, eta Donibane Lohizuneko herriko etxearen baiezkoa ere bazuen; horrez gain, Aitor Elizegi Athleticeko lehendakariarekin adostua zuen talderen San Mameseko partida bat aprobetxatuko zutela zelai ondoko zabalgunean zenbait txapelketa antolatu, eta jendeak herri kirolak ezagutzeko. "Baina koronabirusak dena hankaz gora jarri du".

Ehun urte iraun dituen ostatua

Ehun urte iraun dituen ostatua

Beñat Alberdi

Duela ehun urte, 1920an, hain justu, hartu zuen Domingo Milikuak aterpearen jabetza. Kasualitateak kasualitate, 2020an erabaki dute bere oinordekoek bukatu duela bidea, Milikua ostatua ireki eta ehun urtera. Berez, COVID-19agatik ezarritako konfinamendua medio, otsailean itxi zituzten ateak. Hala ere, itxialdi ostean gelditu da agerian Arantzazuk ohiko geraleku bat galdu duela. Hamaika erromesen eta bestelakoen geraleku izan da urteetan Milikua ostatua; esate baterako, Jorge Oteizarena eta Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi-rena.

Mauken arteko jardun isila

Mauken arteko jardun isila

Rebeka Ruiz
Hondarribiko Katuak taldeak mauken artean egiten du lan. Katuen koloniak zaintzea eta populazioa kontrolpean izatea da elkartearen helburu nagusia. Maiatza bukaeran ezagutarazi zuen bere burua elkarteak, baina urte hasieratik aritu dira udalerriko kaleko katuak zaintzen, elkartearen izenean.

Goiztiarrik ez da irtengo aurten

Goiztiarrik ez da irtengo aurten

Aitziber Arzallus

Irailaren hasiera berezia izaten da zarauztarrentzat. Gipuzkoar gehienei errutinara izuli beharra etortzen zaien egunotan, zarauztarrek Euskal Astea ospatzen dute, eta aste horretako egun handia irailaren 9a izaten dute: Euskal Jaiak, hain zuzen. Urteko egunik onena izaten da herritar askorentzat, eta baita Patxi Alberdirentzat ere (Zarautz, 1947). Goiztiarrak taldearen bultzatzailea da Alberdi: taldearen izenak ederki dioen moduan, "festa goizean goizetik bizitzea" gustatzen zaien horietakoa.

Turismoaren arrastoa alokairuetan

Turismoaren arrastoa alokairuetan

Miren Garate

Bihartik etziko datak jarrita, hauek ziren Airbnb plataforman aste honetan iragartzen ziren etxeetako batzuk, Donostian: 40 metro karratuko apartamentu bat, erdialdetik hamabost minutura, gaua 140 euroan; lau logelako etxe bat, Euskotrenen geltokitik bost minutura eta Kontxatik hamar minutura, gaua berrehun euroan; hiru logelako etxe bat, bereziki egokia arte modernoa interesatzen zaienentzat, hondartzatik gertu eta doako aparkalekuarekin, gaua hirurehun euroan. Etxe osoa ez ezik, logela bakar bat alokatzeko aukera ere egon ohi da plataforma horren bidez.

%83,1 gutxitu dira ostatuetako sarrerak ekainean

Ekainean, turismo ostatuen sektoreak lehengo jarduerara itzuli nahian jarraitu zuen, baina, iazko datuekin alderatuta, beherakada oso handia da oraindik ere; Gipuzkoan, guztira 22.900 sarrera erregistratu ziren, eta, iazko ekainarekin konparatuta, %83,1 txikiagoa da kopuru hori. Batik bat atzerriko bisitarien artean izan zen jaitsiera: mota horretako bidaiariak %93,9 gutxitu ziren ostatuetan, eta Hego Euskal Herriko eta Espainiakoak %70,6. Eustat Euskal Estatistika Erakundeak Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta argitaratu du aste honetan, eta horiek dira eman dituen datuetako batzuk.

Alarma egoeraren eraginez, sektorea ia-ia guztiz gelditu zen martxoan, ostatuek itxi egin behar izan baitzituzten ateak. Maiatzean hasi ziren pixkanaka berriz irekitzen, eta maiatzetik ekainera bitartean suspertze bat igarri du estatistika erakundeak: Gipuzkoan, 189 ostatu aritu ziren lanean maiatzean —gutxienez egun batean irekita—, eta 358 egon ziren itxita; ekainean, berriz, 346 ostatuk ireki zituzten ateak, eta 203 egon ziren itxita.

Ostatu mota kontuan hartuta ere eman ditu datuak Eustatek: apartamentu turistikoei dagokienez, 31 egon ziren irekita, eta hamasei itxita; hotelen artean, 185 egon ziren irekita, eta 123 itxita; azkenik, 130 landetxe aritu ziren lanean, eta 64k ez zuten egun bakar batean ere ireki. Hoteletan eta landetxeetan, joera antzekoa izan dela esan du estatitistika erakundeak.

Gipuzkoako datuak ez ezik, Arabakoak eta Bizkaikoak ere eman ditu estatistika erakundeak, eta hiru lurraldeetan egoera antzekoa dela nabarmendu du. Hain zuzen ere, EAEko sarreren % 41,2 biltzen ditu Gipuzkoak.

Botoa eta bizitza

Juan Luis Zabala

Ez nian galdetu ere egin horretaz aurrekoan —esan zidan—, baina botoa emango huen uztailaren 12an, ezta?

—Eman ninan, bai, beti bezala, betikoari, beti bezain ziur eta beti bezain gogo gutxirekin, egia osoa esateko.

Garai ez hain urrun haiek

Garai ez hain urrun haiek

Beñat Alberdi

Martxoan zen argitaratzekoa, baina pandemiak argitaletxeei ere eragin die, eta atera berria da Portuak, Oihana Aranaren lehen lana (Eskoriatza, 2001). Ilargiren bizipenak kontatzen ditu eleberrian. Protagonistak atzera begira kontatzen ditu 11 urtetik 17 urtera bitartean bizi izandakoak, behin nerabezaroa pasatu eta gero. Garai horretan dauden gazteei zuzenduta dago liburua, baina ez da haientzat bakarrik; nerabezaroa duela urte batzuk pasatu zutenei ere balioko dielako, garai ez hain urrun horiek gogoratzeko.